Pragmatismoa

Pragmatismoa XIX. mendearen bukaeran abiarazitako mugimendu filosofikoa da, Charles S. Peirce (1839-1914) aitzindari izan zuena, kontzeptuak eta horien baliagarritasuna aztertzeko horiek gizakiarentzat dituzten ondorioei erreparatu behar zaiela baieztatzen duena. Egia bilatzeko, beraz, efektuei erreparatu behar zaiei, eta funtzionamendua egokia bada, kontzeptua egiazkotzat jo ahal izango da. Ekintzari emandako lehentasuna, ordea, ez da arrazoiaren aurkakoa, ekintzaren helmuga garbia izan behar denez. Horrela, nominalismoaren eta arrazionalismo kartesiarraren aurkako eta enpirismoaren aldeko mugimendua izan zen. Mugimendua bereziki Ameriketako Estatu Batuetan garatu zen, Peirce ez ezik, William James, John Dewey eta Ferdinand C. S. Schiller-en eskutik, horien artean iritzi ezberdinak osatzen joan baziren ere.1

 Erreferentziak