Proaktibitatea

Pertsona proaktiboak etorkizunean sor daitezkeen egoerak aurreikusiz eta horien kontrola hartuz, sor daitezkeen arazoei irtenbideak eman eta aldaketarako eta hobekuntzarako erabakiak hartu eta ekimenak aurrerak eramaten egiten dituzten pertsonak dira, betiere bere kabuz. Proaktibitatea edo proaktibotasuna bereziki lan esparruan garatutako jarrera izan da, eta norberari esleitutako atazak burutzeaz gain, erakundearentzat positiboak diren helburu berriak eta aldaketak planteatu eta horien alde lan egiteko jarrera eta ekimena adierazten du, lankideak bultzatuz eta haiekiko lankidetzan.1

Kontzeptua Viktor Frankl (1905-1997) neurologoak asmatu zuen "Gizakia zentzu bila" bere liburuan. Liburuan kontatzen du zentzuaren bilaketa, sortzen diren egoera zailetan jarrera positiboa izatea, nazien kontzentrazio-esparruetan aurrera ateratzeko aurrera ateratzeko funtsezkoa izan zela. Geroztik, autolaguntzan oinarrizko kontzeptua bilakatu da.

Aurkako kontzeptuak erreaktibitatea eta prokastinazioa dira, eta maiz hiperaktibitatearekin nahastu izan da, horrekin zerikusirik ez badu ere.2

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Bindl UK, Parker SK. Proactive work behavior: Forward-thinking and change-oriented action in organizations. In: APA Handbook of Industrial and Organizational Psychology, Vol 2: Selecting and Developing Members for the Organization. American Psychological Association; 0:567-598. doi: 10.1037/12170-019
2.
Proactividad. Definición.de. https://definicion.de/proactividad/. Eskuratua urriak 7, 2017.