Proposizio analitikoak eta sintetikoak

Proposizio analitikoak, haien egituraren analisi soiletik, hots, haien hitzen esanahien azterketatik, egiazkoak diren ala ez jakin daitekeenak dira. Proposizio sintetikoen egiazkotasuna aztertzeko , berriz, proposizioaren egitura nahiz kontrastazio enpirikoa (gauzak errealitatean horrela diren, alegia) behar dira. Adibidez, "korrika egiteko, hankak mugitu beharko dituzu" proposizio analitikoa da (korrika egitearen definizioan aintzat harturik, froga daitekeenez); baina "korrika eginez, lehenago helduko zara" proposizioa sintetikoa da (egiaztatu beharko da benetan lehenago helduko den, baliteke eta bidean erortzea).