Psikofisika

Psikofisika estimuluen eta sentsazio eta pertzepzioen arteko erlazioa aztertzen dituen psikologiaren adarra da. Horren metodologia esperimentala da, estimuluak aldatuz pertzepzioan eragiten diren aldaketak jasoz; zehatzago, esperimentu psikofisikoek estimulu edo fenomeno bat, espero den sentsazio edo erantzun bat, metodo bat estimuluak hautatu eta sentsazioak jasotzeko, eta betetze-neurri bat. Psikofisikaren oinarrizko kontzeptuak atalaseak dira, estimuluan izan beharreko aldaketaren neurria sentsazioa sorrarazi (atalase absolutua) edota sentsazioan aldaketa bat izan dadin (atalase diferentziala). Estimuluen eta pertzepzioen arteko erlazioaren lehen ikerketak XIX. mendean garatu ziren, lehenbizi Ernst Heinrich Weber psikologo alemaniarraren eskutik, eta gero haren ikasle izandako Gustav Theodor Fechner, 1960 urtean psikofisika terminoa sortu zuena, Elemente der Psychophysik bere lanarekin. Fechnerrek Weber eta Fechner legeak ezarri zituen estimuluen eta sentsazioen arteko erlazio matematikoari buruz. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, seinale-detekzioaren teoria izan da psikofisikan nagusitu den paradigma, seinalea hautematean harekin biltzen den zaratak sorturiko errorea aztertuz.

Ikus, gainera