Psikologia humanista

Psikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology)1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen duena. Ikuspuntu horren ordezkari nabarmenak Abraham Maslow (ikus, Maslow piramidea), Carl Rogers eta Rollo May izan ziren. 1960 eta 1970eko hamarkadetako kontrakulturan eragin handiko ikuspuntua izan zen, gizarte modernoaren alienazioa kritikatzen zuenez. Pertsonen arrazionalak direla eta erabakimen askea dutela kontuan hartuz, haien autoerrealizazio-nahia lortzeko baliabideak dituztela baieztatzen da teoria humanistetan. Hala, bereziki hazkuntza eta aldaketa pertsonala izan dira teoria humanisten helburu nagusiak, horretarako giza esperientzia pertsonalean, balio, asmo eta nahietan oinarritu behar dela aldeztuz. Horregatik, kontzeptu horiek onartzen ez dituen psikologia "zientifikotik" kritikak jaso ditu, psikologo humanistak antizientifikoak ez direla adierazi duten arren.1

Erreferentziak

1.
Smith MB. Humanistic psychology. In: Encyclopedia of Psychology. Libk 2. 2. arg. ; 1994:176-180.