Rashomon efektua

Rashomon efektua gertakari baten kontaketen eta balorazioen subjektibotasun eta aniztasuna azaldu eta planteatzen duen fenomeno bat da. 1950eko Akira Kurosawaren Rashomon filmetik hartzen du izena, non bortxaketa eta hilketa bat samurai baten, haren emaztearen, gaizkile baten eta egurgile baten ikuspegietatik kontatzen diren. Bereziki etnografian aztertu da, hartan kontaketa eta testigantza denez metodo nagusietako bat. Objektibotasuna lortzeko oztopotzat hartu ordez, kontaketek jasotzen dituzten bertsio ezberdinek gertakariaren berezko izaera islatzen dutela interpretatu da, interpretazioen aldakortasuna gertakarien berezko ezaugarria denez, eta bateragarriak izanik, konbergentzia jakingarria batera eramaten dutela ikusi da. 1

Erreferentziak

1.
Moreno Feliu P. EN EL CORAZÓN DE LA ZONA GRIS: UNA LECTURA ETNOGRÁFICA DE LOS CAMPOS DE AUSCHWITZ (22-23 Orr.). Trotta; 2011.