Semantika

Hizkuntza zeinu-multzo bat da, arau batzuen arabera konbinatu daitekeena. Zeinuek bi atal dituzte: adierazlea, hizkuntza-eragileek mezu batean jasotzen duten zeinu-multzoa; eta adierazia, adierazlearen bitartez osatzen den irudi generikoa eta ez-konkretua (irudia konkretua erreferente izenekoa denez gero). Hala, semantika adieraziak (hitzak eta esaldiak, banakako zeinuek esanahi edo adierazirik ez dutenez) aztertzen dituen jakintza-arloa da, sintaxiarekin eta pragmatikarekin batera semiotika osatzen duena.