Semiotika

Semiotika edo semiologia zeinuak edo ikurrak aztertzen dituen jakintza-arloa, sistema sinbolikoak eratzen dituzten heinean. Hala, semiotikaren objektu nagusia hizkuntza dela esan daiteke. Hiru arlotan banatzen da: sintaxia, zeinuak nola erlazionatzen diren aztertzen duena, semantika, zeinuen eta errealitateko objektuen arteko erlazioa gaitzat duena, eta pragmatika, sistema sinbolikoaren eta erabiltzaileen arteko erlazioa helburu duena.