Sendotasun estatistikoa

Estatistika datuetan oinarritzeaz gainera, hainbat suposizio hartzen ditu aintzat bere tekniketako bakoitza garatzean, hala nola datuak zorizko laginketaz jaso izana, datuak homogeneoak izatea eta datuek banaketa estatistiko jakin bati jarraitzea. Suposizio horiek betetzen ez badira, lortutako emaitzak zenbateraino baliozkoak diren galdetu behar da. Tresna estatistiko bat (zenbatesle bat, froga estatistiko bat, ...) sendoa dela esaten da, bere emaitzak orokorrean eta neurri handi batean baliozkoak direnean, aintzat hartutako suposizioak betetzen ez direnean ere.1

Sendotasuna beste hizkuntzetan: ingelesez, robustness; gazteleraz, robustez.

Erreferentziak

1.
Huber PJ. Robust Statistics. John Wiley & Sons; 2005.