Sentsazioak

Sentsazioa estimuluak zentzumen eta beste errezeptore edo sentsoreen bitartez bitartez jasotzea. Sentsazioan transdukzio izeneko prozesua dago, estimuluak sortutako seinale sentsorialak seinale elektriko bilakatzen duena nerbio-sisteman. Ondorengo prozesua hautematea da, seinale horiek antolatzea, azkenik ingurumenaren errepresentazioa osatzera heltzeko. Prozesu bereiziak dira, beraz, sentsazioa eta hautematea; argia jasotzea sentsazioa litzateke, eta zein kolorekoa den jabetzea hautematea; soinu bat aditzea, sentsazioa, eta soinuari dagokion musika ezagutzea, berriz, hautematea.

Ikus, gainera