Sigmund Freud

Sigmund Freud (1856-1939) fisiologo, sendagile, psikologo eta pentsalaria izan zen, psikoanalisiaren aitzindaria. Gogamena hiru atalek osatzen duten sistema moduan (zera, egoa eta superegoa), burmuinaren zati fisikoak izan gabe, ikertu zuen. Teoria horretan hainbat kontzeptu berri txertatu zituen, hala nola inkontzientea, haurtzaroko sexualitatea eta errepresioa. Haren iritziz, gizakiaren ekintzek ere (zentzu zabalean, ametsak ere barne) esanahi sinboliko finkoa dute. Ikuspegi berri hori iraultzailea izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan eta egun ere, Freuden lanak oinarrizko erreferentzia dira psikoanalisian.