Sinderesia

Sinderesia gizakiok printzipio etiko eta moralak ulertu eta horien arabera jokatzeko ustez dugun berezko ahalmena. Aristotelek kontzeptua aipatzen duen arren, sinderesiak garrantzi berezia hartu zuen Erdi Aroko eskolastikan, Jeronimo Estridongoak aipatutako scintilla conscientiae esamoldearen eran.