Sindikalismoa

Sindikalismoa langileen arteko elkartasunerako mugimendua da, langileak elkartzen dituzten sindikatu izeneko erakundeen bitartez, enpresariekin dituzten gatazketan haien eskubideak babestu eta aldarrikapenak aurrera eramateko. Langileen interesen defentsarako ekimenaz haraindi, sindikalismoa mugimendu politikoa ere bada, kapitalismoaren aurkakoa. Sindikatu hitza antzinako grezierazko syndicos hitzetik dator, bere aldetik syn ("elkar") eta dike ("justizia") hitzetatik osatua.

Historia

Industria Iraultzaren aurretik, gremioak izan ziren langile artisauak biltzen zituzten elkarteak, ekoizpena eta lanbidearen ikaskuntza kontrolatuz. Industria Iraultzak langileak bere lanean zuen kontrola galdu eta enpresari kapitalistaren mendean jarri (ikus, alienazioa) eta guztiz babesgabe geratu zen. Horren ondorioak latzak izan ziren XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasierako hamarkadetan: lanaldi luzeak, bizirauteko apaenas ematen zuten soldatak, kaleratzeak, eta abar. Horri aurre egiteko, elkar laguntzarako elkarteak sortzen hasi ziren Britainia Handiak etxean bertan lan egiten zuten langile eta artisauen biltzeko, lan kondi<io hobeak eta lanik gabe edo gaixo zeuden langileak laguntzeko. Agintearen erantzuna berehalakoa izan zen, langileen elkarte guztiak debekatuz, Combination Laws direlakoen bitartez. langileen mugimenduak aurrera jarraitu zuen, ordea, ezkutuan bazen ere. 1824an, bertan behera geratu ziren langileen mugimenduaren aurkako legea, eta handik hara bi norabide ezberdin hartu zituen mugimenduak: Trade Union izeneko elkarteak, egungo sindikatuen antzekoak, eta kooperatibismoa. Britainia Handian indar handia hartu zuen Trade Union elkarteen mugimenduak, eta gobernuak azkenean legez kanpo utzi zuen Great Trade Union delakoa, haiek guztiak biltzen zituen elkartea, Trade Union elkarteak berriz toleratu egin zituen. Mugimenduaren porrot horrek politikan eragiteko beharra ikusarazi zien langileei, eta hala kartismoa izeneko mugimendu politikoa abiarazi zuen. 1871 urtean Trade Union direlakoak legeztatuta, langileen mugimendu sindikala sendotu egin zen, Britainia Handian soilik milioika langile bilduz. XIX. mendeko azken hamarkadetan sindikalismoa Europa kontinentalera zabaldu eta indar handia hartu zuen.1

Erreferentziak

1.
Lozano Cámara JJ. Los sindicatos. claseshistoria.com. http://www.claseshistoria.com/movimientossociales/org-sindicatos.htm. Accessed January 17, 2017.

Ikus, gainera