Sinergiak

Sistema batean, sinergia bi (edo gehiago) atal edo eragilek sorrarazitako baterako efektu positiboa da, helburu jakin bat betetzen aldera. Maiz "dena atalen batura baino handiagoa da" edo "2+2=5" leloez ere definitzen da. Sinergiari esker, eragileek banaka lortuko lituzketen efektuen batura baino emaitza handiagoa eskuratzen dute. Beraz, esan liteke sinergia kooperazio edo lankidetzak dakarren abantaila dela; hain zuzen etimologiaz sinergia hitza antzinako grezierazko συνεργία, sunergia ("lankidetza") hitzetik dator. Adibide garbi bat ohea egitearena da: pertsona bakar batek nekez egiten du, baina bi pertsonen artean aise, azkar eta txukun egiten da bi pertsonak ohearen alde banatan jarrita, maindireak eta zabalduz. Sinergiaren adibideak anitzak dira naturan nahiz giza erakundeetan: naturan burnia eta nikela nahastean osagaiak baino gogorragoa den materiala eskuratzen da; pinguinoak elkarren ondoan egoten dira hotz handitan, elkarri beroa emateko; eta lanaren zatiketak espezializazioak produktibitatea gehitzen duela erakusten digu.