Sinestesia

Sinestesia fenomeno neuropsikologikoa da, zeina estimulu bat zentzumen batez jasotzean, beste zentzumen batean aldibereko hautemate edo pertzepzioa eragiten duena. Sinestesia-fenomeno ohikoena grafema-kolore sinestesia da, irakurtzen dituen letra eta zifrak koloreekin lotzen dituena; sinestesia modu honetan <a> letra irakurtzen duen pertsona batek gorri kolorea ikusiko luke aldi berean, esate baterako. Sinestesia populazioaren %2-%5 bitartean erasaten duela zenbatetsi da.