Sinkretismoa dogma, sinesmen eta praktika ezberdinak bateratuz eratzen den sistema da, horien sintesiaz bainoago horien elementuak nahastuz sortzen dena. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten da. Hala, eta eklektizismoan ez bezala, sinkretismoan elementu ezberdinak oinarri edo funts handirik gabe bateratzen direla irizten da, eta horregatik terminoa era gutxiesgarrian erabili ohi da. Erlijio sinkretikoen kategoria ere sortu da; adibidez, manikeismoa kristautasunetik, zoroastrianismotik eta budismotik dogma eta praktika desberdinak hartzen dituen erlijio sinkretikoa litzateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eklektizismoa (artea)Artean, eklektizismoa eskola desberdinetako elementuak hartzen dituen joera artistikoa da, hala ere elementu horiek bateratu eta nahastu egiten dituen artelanen berriztapena eta orijinaltasuna aldarrikatuz. Bereziki XIX. mendean garatu…
Eklektizismoa (filosofia)Filosofian, eklektizismoa (antzinako grezierazko ekelectikon hitzatik; aukeraketa, euskaraz) korronte filosofiko ezberdinetako kontzeptu, teoria eta beste elementuak onartu eta bateratu egiten dituen pentsamendu-joera irekia da. Pentsamendu eklektikoaren jatorria Antzinako…
ManikeismoaManikeismoa Mani maisu pertsiarrak Babilonian K.o. III. mendean sortutako erlijioa izan zen, munduan aurkako bi indarrek, Argiak eta Ilunak, Ongiak eta Gaizkiak, Jainkoak eta Satanek, jarduten dutelako sinesmenean oinarritzen…