Situazionismoa

Situazionismoa 1950eko hamarkadan Frantzian mamitutako mugimendu intelektual, artistiko eta politikoa izan zen, dadaismoa eta surrealismoaren oinordekoa, eta espektakuluaren gizartea, haien esanetan, iraultzea bilatzen zuena. 1968ko Maiatzean eragin nabarmena izan zuen. Internazional Situazionista taldea ere sortu zen, 1972 urtean desegin zena, mugimenduaren gainbeherarekin batera. Mugimenduaren figura nagusiak Guy Debord (1967 urtean Espektakuluaren Gizartea mugimenduaren erreferentziazko lan nagusia argitaratu zuena) eta Raoul Vaneigem izan ziren.