Sofistak

Sofistak Antzinako Grezian ogibidetzat irakaskuntza zuten intelektualak izan ziren, K.a. V. mendean, bereziki aberatsen semeei eztabaida politikoetan jarduteko erretorika irakasten zutenak. Sofista entzutetsuenak  Protagoras, Gorgias, Antifon, Hipias, Prodiko eta Trasimako izan ziren. Filosofiaren historian negatiboki baloratu izan dira, bereziki Platonen eta Aristotelesek haiei buruz emandako iritzien eraginez; izan ere, egun sofistika terminoa erretolika, azpikeria eta falazia morala izendatzeko erabili ohi den terminoa da. Iritzi negatibo hori nagusitu den gehiegizko sinplifikazioa da, baina badira haiei buruzko bestelako iritziak: Hegel-entzat, filosofo presokratikoen objektibismoaren aurkako erreakzio eszeptikoa izan ziren; beste batzuentzat, garaiko morala zalantzan jartzen lagundu zuten, eta haien lana Platon eta Aristoteles-en ekarpenen aurrekaria izan zen.