Soziometria

Soziometria (latinezko, socius, "harremana", eta metrum, "neurketa", hitzetatik) talde bateko kideen arteko harreman-motak bereizi eta neurtzeko teknika bat da. Horretarako, pertsona bakoitzak taldekideekiko duen iritzia eta jarrera jaso bektore sinple baten bitartez jaso, harremana kidetasunezkoa edo ezinikusizkoa den, eta jasotako datu guztiak harturik, taldearen barne-egiturari eta taldekideen rolari buruzko azterketa kuantitatiboa egiten da. Bektore horietatik soziograma eratzen da, taldekieen arteko harremanen sarea irudikatzen duena. Bektore horiek inkesta batez jaso ohi dira, batzuetan esperimentu soziologiko arrunt batekin batera (adibidez, bilera batean nor noren ondoan eseritzen den jasoz).  Soziometria Jacob L. Moreno (1889-1974) psikologo eta soziologoak garatu zuen 1930eko hamarkadan, New York-ekoko neskentzako eskola batean taldeak osatzeko lana hartu zuenean. Morenori zor zaio, halaber, psikodramaren garapena. Geroztik enpresan eta beste erakundeetan erabili izan da, baita armadan ere komandoak osatzearren. Talde baten egoera estatikoaz haraindi, taldeen bilakaera aztertu eta taldeko komunikazioa eta ikaskuntza hobetzeko ere erabiltzen da.