Subjektu eta predikatu

Subjektua eta predikatua proposizio ororen bi osagai nagusiak dira. Subjektuak proposizioa zertaz ari den adierazten du; predikatuak, berriz, subjektua dena edo egiten duena adierazten du. Adibidez, "karratuak lau alde ditu" proposizioan "karratua" subjektua da, eta predikatua "lau alde ditu"; "bi sagar jan ditut" proposizioan, berriz, subjektua "ni" edo lehenengo pertsona eta predikatuak lau sagar jan dituela adierazten du. Predikatuaren elementu nagusia aditza da; aditzaren ekintza beste elementu batzuk osatuko dute.