Tales Miletokoa (Mileto, ca. K.a. 624 - ca. K.a. 545) antzinako greziar filosofoa da, lehena arkhe edo munduaren printzipioaz hausnartu zuena. Hain zuzen, ura hartzen zuen guztiaren oinarritzat, eta Lurra uraren gainean flotatzen zuen disko moduan irudikatu zuen. Munduko Zazpi Jakintsuetako bat da, eta hainbat jakintza-arlo landu zituen, hala nola astronomia, eta matematika; izan ere, eklipsea aurresan zuen, eta Talesen teorema geometrikoa hari zor zaio. Filosofo presokratikoen taldean sartzen da, eta haien artean bereziki naturaren filosofia aztertu zuen Miletoko eskolako sortzailea. Miletoko eskolako beste filosofoak Anaximandro, Talesen ikaslea, eta Anaximenes, Anaximandroren ikaslea, izan ziren.
Loturiko artikuluak
AnaximenesAnaximenes Miletokoa filosofo presokratikoa izan zen, Miletoko eskolakoa eta Anaximandroren ikaslea. Anaximandrok eta Talesek bezala, arkhe edo unibertsoaren printzipioaz hausnartu baina, haiek ez bezala, arkhe-a airea zela ondorioztatu zuen,…
AnaximandroAnaximandro (ca. K.a. 610 - K.a. 546) Antzinako Greziako jakintsu eta pentsalaria izan zen, filosofo presokratiko batzuk biltzen dituen Miletoko eskolakoa, Tales Miletokoaren ikaslea eta Anaximenesen irakaslea. Bereziki…
PresokratikoakFilosofo presokratikoak Mendebaldeko tradizio filosofikoan historiako lehen filosofoak dira, munduari buruz hausnarketa modu berri bati ekin ziotenak, batez ere arrazionaltasuna, logos delakoa, txertatu zutelako haien argudioetan, aurretik nagusi…