Tautologia

Logikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den formula bat da, formulako gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia izango baita, "joango naiz" eta "ez naiz joango" egia edo faltsuak izanda.