Taylorismoa

Taylorismoa edo, horren jarraitzaileen izendapena baliatuz, Lanaren Antolakuntza Zientifikoa (ingelesez, Scientific Management) ekoizpenaren eta lanaren ikerketa sistematikoa da, ekoizkortasuna handitzeko asmoarekin, Frederick Winslow Taylor ingeniari estatubaturrak (1856-1915) zabaldutako filosofiaren arabera. Ikerketa horren metodoa lanaren fase, elementu eta faktore guztiak aztertzea zen, hala nola lan-denborak, lantokiko antolaketa, makina eta lanabesen kokapena, kontabilitatea, langileen hautapena eta trebakuntza eta haien soldatak.  Taylor-ek bere sistemarekin ekoizpena handitu eta kostuak murriztu egiten direla baieztatzen zuen,  azkenean langilearen soldatak eta enpresariaren ordainsaria gehitzeko, langileen eta enpresariaren interesen arteko aurkakotasunik gabe. Taylorismoaren aplikazioa ekoizkortasuna handitzea ekarri zuen, baina kasu askotan baita ere lanaren monotonia areagotu, langilearen autonomia gutxitu eta, azkenik, langileak lanarekin izan dezakeen atxikimendua desegin.

Ikus, gainera