Teknologia

Teknologia gizarte batean ingurura moldatu eta berau eraldatzeko erabiltzen diren bitarteko eta baliabideen multzoa da. Hala, baliatzen diren materialek, horiek lantzeko behar diren tresnek, helburu praktiko bat lortzeko behar den ezagutza eta trebezia multzoak, eta azkenik denak integratuz burutzen den ekintzak eratzen dute teknologia. Gizakiaren funtsezko jardueretako bat da, eta hala homo faber (latinez; literalki "dagien gizona") esamoldea erabili izan da gizakia bere jardun teknologikoaren ikuspunturik izendatzeko. Aldaketa historikoen funtsezko eragilea ere izan da da, eta asmakuntzarako eta berrikuntzarako faktore nagusia.