Teleologia

Filosofian, teleologia fenomeno bat horren helburuei begira azaltzen saiatzea da. Azalpen teleologikoa ematean, fenomenoak xedea duela irizten da, eta beraz asmo bati jarraiki sortu eta bilakatzen dela. Azalpen horiek eman zituzten lehenak Anaxagoras, Platon eta Aristoteles izan ziren. Aristoteles izan zen, hain zuzen, bere kausei buruzko teorian, azken kausak edo helburu-kausak (zertarako den) eta kausa efizienteak (zerk edo nork sortu duen) bereizi zituenak, besteak beste; teleologiak azken kausak lehenesten ditu sailkapen horretan, kausa efizienteen aldean.

Errealitatea ikuspuntu teleologiko batetik aztertzea naturako fenomenoen itxurazko arrazionaltasuna du jatorri, udako epelak eta neguko hotzak uztaren zikloak bete eta gizakia eta abereak elikatzea dakarrenez. Baina natura azalpen teleologikoen bitartez azaltzean, ikuspuntu antropomorfiko batetik aztertzen dela esan daiteke, naturari guztiz gizatiarra den teknikaren baliagarritasuna egozten zaiolako modu horretan.

Ikus, gainera