Tertziarizazio

Ez nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. 

Tertziarizazioa ekonomiaren hirugarren sektorearen edo zerbitzuen sektorearen bilakaera tipiko bat da, sektore ekonomiko nagusia bihurtu arte.  Herrialde industrial aurretatuetan XX. mendeko erdialdetik gertutako fenomenoa da, bizitza-mailaren hobekuntzarekin (eta beraz, oinarrizko behar materialen asetzearekin eta turismoa, hezkuntza eta beste behar ez materialen garatzearekin), globalizazioarekin (eta beraz, garraioen eta telekomunikazioen garapenarekin), industria-eredu aldaketekin (kapital intentsiboko industriaren nagusitzatik industria malgu eta espezializaturen hazkundera igarotzea) eta informazio-teknologien garapanrekin (arlo horretan zerbitzu espezializatuak eskatzen dituena).