Tolerantzia

Pluralismoan eta gizaki guztiok berdinak garelako printzipioan oinarriturik, eta beraz liberalismo politikoan sustraiturik, tolerantzia pertsona guztien bizimodu, jokabide, erlijio eta jarrera politiko guztiak oztopatzen ez dituen jarrera eta jokaera da. Kontzeptu lausoa da, horren baitan bi muturreko jarrera bereiz daitekeelako: mutur positiboan gizarte aniztasunaren baitan besteen onarpenean eta haiekiko elkarbizitzan oinarritzen den jarrera dago; baina mutur negatiboan, besteenganako axolagabetasun eta mespretxuzko jarrerak ere barnehar ditzake, beste desberdin horiek besterik gabe onartuz baina haiengandik bereiziz. Historian bereziki Ilustraziotik aldarrikatutako jarrera da, baina haren sustraiak Erdi Aroan aurkitzen dira, hainbat hiritan, Toledon esaterako, kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin gatazkarik gabe bizi izan zirenean denbora luzean. Tolerantziari hausnarketa kritiko sakona egin du berrikitan Herbert Marcusek, tolerantzia, zer toleratzen den eta zein punturaino, botereak eta gehiengoek erabakitzen dutela baieztatuz.1

Erreferentziak

1.
Karstedt S. Tolerance. In: The Concise Encyclopedia of Sociology. ; 2011:652.