Totalitarismoa

Totalitarismoa gizartearen erabateko kontrola egiten duen erregimen politikoa da, ideologia baten bitartez arlo pribatuaren eta publikoaren artean berezitasunik ezartzen ez duena. Erregimen totalitarioen erroak antzinakoak dira: Karl Popper filosofoak Platonen filosofia politikoa, bereziki Kalipolis izendatu zuen bere hiri idealean gauzatua, totalitarioa zela kritikatu zuen zorrotz 1945eko Gizarte irekia eta bere etsaiak lanean.