Totemismoa

Totemismoa naturan dauden sinboloekin (animalia jakin bat, landare bat, Ilargia, tximista, ...) ezartzen den antzinako ahaidetasun-sistema da. Sinbolo horiek totem-ak dira. Totem-ak arima, eta objektu bizigabea denean, izaki bizidunen ezaugarriak dituela pentsatzen da; hala, totemismoa animismoarekin loturik agertzen da, eta horren barruan dauden beste fenomeno batzuekin hala nola, xamanismoarekin. Jatorrian naturako izaki eta elementuak jatorri izan arren, totem-ek irudikapen artifiziala izan dezakete, erritu-objektu moduan. Totem hitza algonkierazko ototeman hitzetik dator, Ipar Amerikako Laku Handien eskualdean sortua eta "anaia-arreba harremana" adierazi nahi du etimologikoki.