Turing froga

Turing froga Alan Turing matematikariak (1912-1954) makina batek pertsona baten adimen eta gogamenez jokatzen duen erabakitzeko proposatu zuen proba teorikoa da. Proba horretan, ikertzaile batek galderak egiten dizkio pertsona bati zein makina bati; denbora bat igarota ikertzailea makina eta pertsona bereizteko gai ez bada, makinak proba gainditu egiten duela irizten da.