Unibertsalak

Filosofian, unibertsala objektu partikular zenbaitek duten propietate edo erlazio komuna da. Adibidez, berdetasuna objektu partikular berdeei dagokien unibertsala da, objektu berdeen esentzia. Unibertsalen benetako existentziaren inguruan eztabaida bizia sortu zen Erdi Aroko eskolastikan, eta horren inguruan hiru jarrera bereizi ziren: Platonen ideien teorian oinarrituta, unibertsalak benetan bazirela baieztatzen zen, unibertsalen inguruan errealismo deritzon jarrerari bidea zabalduz; aristotelismotik unibertsalak gauza konkretuetan existitzen zirela adierazten zen. Unibertsalen inguruko eztabaida bizia izan zen Erdi Aroan: errealismoaren aurka,  nominalismo izeneko joera garatu zen, unibertsalen existentzia erabat ukatzen zuena, izen hutsak zirela argudiatuz; tartean kontzeptualismoa garatu zen, Petri Abelardo aitzindari, zeinetik unibertsalak gogamena eta mundu fisikoa lotzen dituzten kontzeptuak logiko-linguistikoak direla baieztatzen zen.