Utilitarismoa

Utilitarismoa teoria etiko bat da. Horren arabera, ekintza etikoa gizabanako gehienentzat  utilitate edo zorion gehien sortzen duen hura da. Teoria etiko kontsekuentzialista da, ekintzen eta erabakien ondorioetan oinarritzen direnez horren balorazioa egiteko. XVIII. mendean Jeremy Bentham-en eskutik sortutako eskola etikoa da, eta geroztik zenbait joera bereizi dira horren baitan; hala nola, utilitarismo negatiboa, utilitatearen ordez sufrimendua hartzen duena oinarritzat; eta arauaren utilitarismoa, zeinaren arabera ekintza etikoak zorion gehiena gizabanako gehienentzat sortzen duen arauari jarraitzen diotenak diren, ekintzari bainoago, ekintza oinarritzen den arauari erreparatuz.