Xenofanes

Xenofanes Kolofonekoa (ca. K.a. 570 - ca. K.a. 475) Antzinako Greziako filosofoa, teologoa eta olerkaria izan zen. Anaximandroren ikaslea izan omen zen, eta Parmenidesen ikaslea; hain zuzen, Parmenidesekin batera, filosofo presokratikoen eskola eleatikoan biltzen da. Teologian, jainko bakarra eta ez antropomorfikoa zegoela baieztatu zuen, politeismoa zorrotz kritikatuz, tokiko gizakion ezaugarri fisikoak hartzen dituztenez. Presokratiko guztiak bezalaxe, naturaren filosofiaz ere aritu zen, bereziki argizagiei buruz. Epistemologian ere ekarpen garrantzitsua egin zuen, egiaren objektibotasuna aldarrikatuz, hain zuzen, bere hitzetan:

"Inongo gizonek ez zuen ezagutu, ezta ezagutuko ere, jainkoei eta aipatzen ditudan gauza guztiei buruzko egia; izan ere, ausaz egia esango balu ere, berak ez bailuke jakingo. Gauza guztien gainean iritzia besterik ez dago."