Zarata zuria

Estatistikan, zarata zuria une orotan \mu batezbesteko finkoa duen prozesu estokastikoa da, \sigma^2 bariantza finituarekin eta une ezberdinetako balioen artean korrelaziorik gabe. Formalki adierazita X(t) prozesu estokastikoa zaratu zuria baldin eta:

  • E[X(t)]=\mu
  • E[X(t)^2]=\sigma^2
  • E(X(t)X(h))=0\, \forall t \neq h

Batzuen arabera, batezbestekoa 0 izan behar da zarata zuria izateko, baina baldintza horrek ezer gutxi aldatzen du definizioaren esparrua, \mu batezbestekoa duen prozesu oro 0 batezbestekora alda baitaiteke prozesuko balioei \mu kenduz aldi bakoitzean.