Zenbaki indizeak

Zenbaki indizea aldagai batzuen baterako bilakaera zehazten duten balio segida bat da, hala nola produktu batzuen prezioen bilakaera denboran zehar; hain zuzen zenbaki indize ezagunena Kontsumorako Prezioen Indizea da, kontsumitu ohi diren produktuen prezioen bilakera zehazten duena, hilez hil, produktuen prezio-igoerak horien kontsumo-mailaren arabera bateratuz. Orokorrean, zenbaki indize baten segida 100 baliotik abiatzen da, oinarri aldia deitzen den horretatik, eta ondorengo prezioak 100eko balio teoriko horrekiko proportzioan kalkulatzen dira. Prezioen indizeez gainera, indize kuantikoak edo ekoizpen-indizeak ere kalkulatzen dira, ekoizpenaren bilakaera jasotzen dutenak.

Zenbaki indizeen lehen sailkapen batek indize bakunak, aldagai bakar baten bilakaera aztertzen dutenak, eta indize konplexuak, aldagai batzuen bilakaera aztertzen dutenak, bereizten dira. Indize konplexuak dira erabilienak, produktuak eta prezioak bateratzen dituztelako. Bateratzea prezioak eta kopuruak haztatu gabe egin daiteke, baina ohikoena prezio igoerak haztatzea da. Indize konplexu haztatuetan ohikoenak Laspeyres indizeak (haztapen finkokoak) eta Paasche indizeak dira (haztapen aldakorrekoak).

Zenbaki indizeen problematika oinarri aldiaren berritzeko beharrarekin, indizearen kalkuluan barnehartzen diren produktuen saskia une jakin batean kontsumitzen diren produktuen adierazgarria ez delako, eta horrela sortzen diren oinarri aldi ezberdinetako serieak lotzearekin loturik egoten da.

Ikus, gainera