Zentsura (estatistika)

Estatistika, zentsuratutako datuak informazio zehazgabea duten haiek dira. Adibidez, pertsona baten errentari buruz 1000 euro baino handiagoa dela besterik ez dakigunean, datu hori zentsuratua dagoela esango dugu. Zentsura maiz gertatzen da banakoak edo fenomenoak denbora zehar behatzen direnean. Testuinguru horretan, bi motako zentsurak bereizten dira:

  • Eskubiko zentsuran, aztertzen den fenomenoak une batetik aurrera izan duen bilakaera ez da ezagutzen. Adibidez, makina bat matxuratu arteko denbora jaso nahi badugu, baina makina matxuratu baino lehen behaketa utzi beharrean bagaude, eskubiko zentsura izango genuke, eta hartara, adibidez, behaketa 10 ordutara utzi badugu, matxuratu arteko denbora 10 ordu baino handiagoa izango dela beste ezer ez dugu esan.
  • Ezkerreko zentsuran, une batetik aurrera soilik ezagutzen da fenomenoari buruzko informazioa. Adibidez, minbiziari buruzko ikerketa exhaustibo bat populazio batean, pertsona batzuek minbizi bat gutxienez gainditu dutela jakinda.