Zibilizazio terminoa Victor Riqueti-k, Mirabeauko markesak, sortu zuen XVIII. mendean, Ameriketako politika koloniala kritikatuz, basakeriaren antonimo moduan.1 Maiz, kultura terminoaren (ia) sinonimotzat hartzen da, arlo ezberdinetan erabiltzen badira ere: zibilizazioa historian eta soziologian aipatzen da bereziki, eta kultura antropologian. Hala ere, bi terminoak bereizten dituzten ñabardurak badaude, ordea. Orokorrean eta antropologiaren ikuspegitik, zibilizazioa kultura aurreratua dela esan daiteke, idazketa, artea, egitura politiko eta ekonomiko konplexuak eta zientzia garatu dituena. Zibilizazioa kulturatik bereizten duen beste ezaugarri bat aniztasun soziala da, baina ideia, balio eta historia komunak dituen aniztasuna.2
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Antropologia (definizioa)Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…