Zinikoak

Zinikoak K.a. IV. mendeko eskola filosofiko sokratiko bat izan ziren, bereziki haien etika eta bizimodu aszetiko eta sinpleagatik ezagunak, naturari jarraiki bizitzea aldarrikatzen zutenak, moralari kasurik egin gabe. Euren etika puntu komunak ditu estoizismoarekin; hain zuzuen, estoizismoaren aitzindari Zenon Zitiokoa bera zinikotzat ere hartzen da. Izena antzinako grezierazko kunikos hitzetik datorkie, "txakurrak bezalakoak", hipotesi baten arabera txakurrak bezala bizi baitziren haien herrikideen arabera. Lehen zinikoa Antistenes izan zen, Sokratesen ikaslea. Antistenes ikasle Diogenes Sinopekoa izan da historian ziniko ospetsuena. Beste ziniko batzuk izan ziren Krates, Diogenesen ikaslea, Hiparkia Maroneakoa, lehen emakume zinikoa, Metrokles Maroneakoa, Hiparkiaren anaia eta Kratesen ikaslea, Menipo, Demonax, Bion Boristenesekoa, Menipo Gadarakoa eta Teles.