Zoria eta zorizkotasuna

Gertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako. Prozesu-zorizkotasuna, beraz, gertaera baten ezaugarria litzateke. Alta, bada produktu-zorizkotasun bat, itxuraz erregulartasunik gabekoak diren emaitza-segidei aplikatzen zaiena (adibidez, aurpegiko eta gurutzekoen segida bat). Zorizkotasunaren mendean ez dauden prozesuak eta sistemak deterministak direla esaten da, haien emaitza jakina delako, kausa zehazten bada.

Ikus, gainera

  • Probabilitatea