Zuzeneko eta zeharkako zergak

Zuzeneko zergak zergapekoaren, zerga ordaindu behar duenaren, ahalmen ekonomikoari buruz zuzenean aplikatzen direnak dira, hala nola ondarearen gainean eta errentaren gainean ezartzen direnak. Zeharkako zergak, berriz, ahalmen ekonomiko horren isla edo agerpenari buruzkoak dira, hala nola kontsumoari eta eskualdaketei buruzkoak; gehienetan erositako edo eskualdatutako ondasunaren prezioaren gainean kalkulatzen direnak. Labur esanda, zuzeneko zergak dauzkazun ondasun edo diruari aplikatzen zaizkio; eta zeharkakoek horiekin egiten duzuna zergapetzen dute, erosi edo saltzea gehienetan.

Zuzeneko zergak

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen Errenten gaineko Zerga (SZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga OHZ
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
  • Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga (AFHZ)

Zeharkako zergak

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
  • Ondare Eskualdaketak eta Egintza Juridikoen gaineko Zerga (OEZ/EJDZ)
  • Zerga Bereziak (alkoholaren, tabakoaren eta hidrokarburoen gainean, esaterako)