33 ezkil, Miren Gorrotxategi: laburpena

33 ezkil Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, 1981) idatziriko lehen eleberria da.

Laburpena

I kapitulua

Iluntzean euria gogotik ari duela, Garamendi baserriko Fermin agurea aitzurrarekin ari da kanpoan, ur depositoa egiteko lanetan ari dela. Zerbait gogorra aurkitzen du, bola baten antzekoa, lokatzez betea. Etxera eramaten du baina berehala argia eten egiten du; hala ere, garbitzen hasi eta bola buruezurra dela ikusten du. Karmen emaztea izututa, Nestor semeari deitzen dio.

II kapitulua

Deia harturik, Nestorrek korrika eta presaka alde egin behar duela esaten dio Iratiri, haren etxean. Irati bere neskalaguna da, edozein aitzakiarekin gaua berarekin pasatzeko proposamena egiten diona, berak harremanarekin ezkorra den arren. Gurasoen etxera iritsi eta buruezurra ikusten du linternen argipean. Ez ikutzeko esaten du, eta biharamunean arkeologoa den Berta aspaldiko neskalagunari deituko diola esaten du. Ama bitartean neskalagun berriari buruz etengabe galdezka ari da. Amak eskatuta, Nestorrek baserrian egiten du lo, Aitor anaia bikiarekin konpartitzen zuen gelan. Nestor irakaslea da, margolaria, eta gutxitan joaten da honezkero oiloak bakarrik, ez ardirik ez behirik, dituen baserrira. Goizean oilarrak esnatu, gosaldu eta Berta lagunari deitzen dio, zirikatuz aurrena bere garai bateko edertasunari buruz, baina Bertak berehala mozten dio eta Nestor buruezurrarena kontatzen hasten da eta Berta arratsaldean joan dela esaten dio.

Goizean buruezurra eramaten du berriz aitak aurkitu zuen tokira, eta han beste hezur bat ikusten du. Bazkaltzeko etxera heldu eta amak jarraitzen du bere neskalagunei buruzko kontuekin, Berta datorrela eta. Aita non dagoen galdetzen du Nestorrek, ez baitu ikusi egun osoan. Amak ez dakit eta bakoitzak bere bizitza egiten duela dio. Berta iritsi eta amak adeitasunez agurtzen du. Hezurren tokira doaz. Bertak biharamunean ikerketa egiteko material egokiarekin itzuli dela esaten dio. Nestorrek geratzeko proposatzen dio, baina harremana bukatuta dagoela dio Bertak. Etxera itzuli eta amak elizan 33 ezkil edo kanpai hots aditu dituela esaten dio, heriotzaren berri ematen dutenak. Auzoan nor hil den jakin nahian, Nestorrek autoz eramaten du elizara, eta Fermin hilda ikusten du amak, lurrean etzanda.

Karmen gaztea zelarik auzora heldu zen neskame gisa aritzeko. Herrian esamesak hasi ziren, neskamez gainera, beste zerbaitetan ere ariko ote zen, oheratzen eta mutilekin. Negarrez egiten du horregatik eta Estanisek, Ferminen anaiak, kontsolatu egiten du. Estanis Ferminen anaia gaztea da; Fermin, alproja eta zikina; Estanis, berriz, harroputz samarra eta jantzi dotoreekin beti. Estanisekin ibiliko da aurrena Karmen, baina azkenean Ferminekin ezkonduko da. 

III kapitulua

Luis Kortazar eta Eider Ezpeleta inguratzen dira egun berean Garazmendi baserrira, ikerketa abiarazteko. Xehetasun guztiak nahi dituzte Fermin Araiaren azken orduei buruz. Karmenek dio ez duela berarekin lo egiten, gela banatan egiten dutela, eta beraz ez dakiela. Nestorri ere galdetzen diote, baina ez die lagundu nahi, aurpegiratzen die gainera anaia Aitor presako uretan hilik azaldu zenean ez zutela lan handirik egin ikertzeko. Alde egiten dute ertzainek eta Nestor etxean geratzen da lo egiten, haserre guztiz. Goizean jaiki eta bere etxera doa arropak hartzera, baserrira itzuli eta gosaldu egiten du amarekin. Berta iritsia da lagun batekin, eta joana da ja hezur tokira. Larri itzultzen da Berta, hezurrak desagertu direla esanez.

Berta ohean dago Nestorren zai. Badaki mozkortuta eta tabako usainez etorriko dela, barkamena eskatu eta ferekak egingo dizkiola eta azkenean berak amore egin behar duela beste behin. Baina oraingo honetan, ez da horrela, kiratsik gabe dator eta Berta da orduan ferekekin adiskidetzen saiatzen dena; alperrik, Nestor beste batekin engainatzen ari direla begi bistakoa da. Biharamunean Bertak bere gauzak hartu eta alde egiten du, Nestorren protestarik gabe. 

IV kapitulua

Berta eta bere lagun John etxean geratzen dira, bazkaltzeko gogorik gabe. Ertzainak itzultzen dira, baina joan behar dira berriz, Karmenek bazkaldi behar dutela esaten dielako. Ertzainek oztopoak besterik ez dituztela jartzen komentatzen dute elkarrekin. Ferminena suizidioa edo homizidioa den eztabaidatzen dute, baina suizidioa dela ez dute uste. Pasio krimena? Aitor semearen heriotzarekin loturarik? Galdera horiek egiten dituzte. Garizmendi-Berri izeneko putetxera doaz eta txirrina jotzen dute, seguru daudelako kasuak hor duela jatorria.

Fermin, hango jabe Estanis anaia gonbidatuta, Garazmendi-Berri klubera doa musean jolastera. Elkarren aurka jolasten dira, jolaskide banarekin. Ferminek uste du irabazten utzi diela Estanisek, bere jolaskidea pozik edukitzeko, jende guztiak harekin egiten duen bezala.

V kapitulua

Nestorrek amesgaiztoa du: zakurrak atzetik dituela, Garizmendi Berrira sartu eta aitaren gorpua txikituta ikusten du eta John eta Aitor zena ere ikusten ditu han. Esnatu eta sukaldera doa. Ama pozik ikusten du. Kanpora aetar eta kazetariak ikusten dituzte zelatan. Nestorrek ama hartu eta alde egiten dute, Nestorrek herrian duen etxera, egun pare baterako, lasai egoteko. Ertzainengana joan eta esaten diete aita suizidatuta hil zela uste dutela: mozkortuta zegoen, kolpe txiki bat kopetan (ez zen horregatik hil) eta tiro bat ahotik, berak eskopetaz botatakoa, autopsiak frogatu duenez. Nestorrek ez du sinesten eta Aitorren kasuan bezala kasua itxi nahi dutela uste du. Ertzainek, ordea, esaten dute kasua badakitela nondik abaiarazi: Garizmendi-Berri kluba.

Karmen makillatu, apaindu eta Nestor eta Aitor seme txikiak etxean lo uzten ditu. Garizmendi-Berrira doa eta Estanisi esaten dio senarraren zorra ordaitzera datorrela. Estanisek iseka egiten dio, esanez ja ez dela gaztetako Karmentxu, berarekin zirritan ibiltzen zena, eta bidali egiten du barrezka. Karmenek tu egiten dio aurpegira.

VI kapitulua

Txikitan amak prestatu ohi zituen bezala, arrautzak afaldu ostean, baserriko interfonora Iratik deitzen du, Nestorretaz galdezka. Iratik doluminak eman eta bere burua eskaintzen du laguntzeko. Haren etxerako bidea egiten dute Iratiren autoan, baina Nestorrek "egongo gara" lehor batekin agurtzen du. Bere etxean edanari ematen dio Iratik, negarrez.

Baserrira itzulita, ama Iratitaz, "neska gaztetxo horretaz", galdetzen dio. Nestorrek dio ikaslea dela. Biharamunean esnatu eta amak beilatokira joan behar dutela dio, aitaren gorpua han baita ja. Beilatokiko jendearen joan etorriak eta dolumin etengabeek nekatu egiten dute Nestor. Amak ondo eramaten du. Gorpua ez dago bistan. Berta agertzen da eta Nestor berarekin ateratzen da kanpora, amerikanoz txantetan, baina Bertak gaizki hartzen du, nahiko galduta ikusten du. Iratirekin dabilela, Nestorrek dio ezetz, badaki Bertak, amak esanda. Bertak bien arteko bukatu dela esan eta alde egiten du. Nestorrek ez du negarrik egiten hiletan, baian lurjota dago. Hilerrian Aitorren hilobia ikusten du amarekin, triste. Etxerako bidean ertzainen deiak ikusten ditu mugikorrean.

Karmen Garizmendi-Berrira joan zen aste berean , Estanisek eskaintza egiten dio Fermin anaiari, berarekin duen zorra kitatzeko. Bere seme Aitor klubean lanean hastea nahi du. Karmeni esan eta aurka agertzen da, Aitor denez baserrirako balio duen semea, Nestorri ikastea atsegin duelako. Karmen, ernegatuta, klubera joan eta Estanisi Aitor zertarako nahi duen galdetzen dio, Estanisek barre egiten dio eta Aitor kluberako egokia izango dela erantzuten dio, eta Nestor ez,  eta gainera herriko gazte asko ezagutzen dituelako. Karmenek aurpegiratzen dio herriko gazteen artean droga zabaltzea. 

VII kapitulua

Amak abokatua behar dutela estaen dio Nestorri, Nestorrek ezetz, suizidioa izan delako. Haien deiak ikusita, ertzainei deitu eta Kortazar ertzainarekin elkartzen da Nestor. Aitak hezurrak ezkutatzeko interesa ote zuen galdetzen dio, baia Nestorrek dio ezetz, bestela ez zion berari deituko. Motzaren tanernara joaten zela kontatzen dio Nestorrek, lagunekin egoteko. Ferminen autoa tabernatik gertu aurkitu dute. Nestorri aitaren arropak eta giltzak ematen dizkio, tartean elizako giltza, apaizak eman ziona, badaezpada ere, elizatik hurbilen bizi zen baserritarra zelako.  Kortazarrek Bertaren telefonoa eskatzen dio, baina Nestorrek ez dio eman nahi. Nestor aitaren autoa hartzen du,  han ez du ezer berezirik ikusten, kolonia kirats nazkagarria, eta oparitu zion CDa jarrita. Diru zorroan, bi semeen txikitako argazki bat, eta Nestor hunkitu egiten da. Amak deitzen dio, baserrira joateko ea dena ongi dabilen.

Fermin eta Estanisen aita hilzorian dago. Karmen dator bisitan, laguntza eskaintzera eta Estanisek toxrtan egitea eskatzen dio, ganbara. Txortaldia bukatu eta jaisten denean Estanis, aita hilda dago. Estanisek aurpegiratzen dio aitaren heriotzan ez egotea, Estanisek erantzun pozik egongo dela orain, baserria beretzat du eta. Karmenek bi anaiek bakeak egiteko ahaleginetan dabil, garrasika ez egiteko, baina Estanisek botatzen dio lehenago berak garrasi egiten zuela txortaldian zehar. Ferminek ukabilkada eman eta hortz bat erauzten dio. Estanisek Karmen bezalako neskameak grinak asetzeko daudela zakar erantzun eta alde egiten du betirako baserritik. 

VIII kapitulua

Nestor gogoratzen ari da txikitan ez zitzaiola gustatzen baserria, ez eta animaliak ere, txakur batek  hozka egin zionez. Margolaria izan nahi zuen. Nestorrek ez zuen baserrian geratu nahi. Oroitzapenetatik itzulita, Nestorrek bazkaltzera kanpora joango direla esaten dio amari, ama urduritu egiten da urteak direlako ez dela kanpora bazkaltzera ateratzen. Kalera jaitsi eta jatetxerako bidean, besotik helduta, txikitako kontuetaz hitz egiten dute, nola Aitor odolberoa eta bihurria zen, eta Nestor lasaia eta zuhurra. Nestorrek aurpegiratzen dio ama Aitor Estanisekin bidali zutela eta berak baserrian geratu behar izan zuela. Ama isildu egiten da, aspaldiko kontuak direla esanda. Bazkalondoan Nestore bakarrik doa hilerrira, eta hango langilearekin hitz egiten du, Fermin aita ezagutzen zuen (Abel izena du), Motzaren tabernan kartetan jolasteko elkartzen ziren eta.

IX kapitulua

Kortazar ertzaina mozkortuta sartzen da Motzaren tabernan ostiral gauean. Eiderrek ikusiko balu orain, aurpegi txarra jarriko luke. Tabernakoei kartetan jolastea proposatzen die, Ferminen lekua hartuz; haiek ukatu eta Kortazarrek edanari ematen dio. Tabernako lagunak oilar-joko bati buruz hziketan hasi eta Kortazar konturatzen da bere plana ongi ateratzen ari dela, tabernakoak mihia askatzen ari dira eta. Oka egitera doa goiko komunera. Eskailerak jaistean barre egiten diote tabernakoek, balantzaka dabil eta, eta Fermin hil zen gauean ere eskailera horietatik erori eta kopetekoa hartu zuenal diote. Zerbait atera du beraz: Ferminen zauria eskaileretan erorita hartu zuela. Tabernatik atera eta mozkortuta autoa hartu ezinik, mozkortuta, oinez abiatzen da. Norbait atzetik dabilkio, eta azkenean besotik helduz, Ezpeleta lankidea dela ikusten du, harrituta.

X kapitulua

Nestor goizean jaiki eta korrika egitera doa, ama harrituta utziz. Nestor joanda, amak gogoratzen du bezperan semearekin izandako elkarrizketa. Azkenean kontatu zion Ferminek Estanisekin zuen apustuagatik baserria galdu zuela, eta horregatik eskaini behar izan zuela Aitor klubean lan egiteko. Aitor gustura aritzen zen klunean. Baina Aitor hilda agertu zenetik, Fermin edaten hasi zen eta ama pastillak hartzen. Nestor sinetsita dago aita hil zuena erruduntasun sentimendua izan zela. Gogoratzen da hil zen eguneko bezperan Aitorrek gau horretarako bere klubeko postua betetzeko eskaini ziola, jende inportantea, guardia zibilak eta, zetorrela, eta berak gazteleraz ondo ez zekienez, lotsa ez pasatzeko. Nestorrek ezetz esan zuen. itzulita korrika egitetik, On Jenaro ikusten du bere etxean, amari doluminak ematera etorria. Nestorrek bidali egiten du, ernegatuta. Karmenek sentitzen duela esan eta Garizmendira itzultzea erabakitzen du. Nestorrek esaten dio On Jenaro bizioso eta ustel hutsa dela, oroitarazten dio txikitan aldizkari pornografikoa harrapatu ziotela apaizari, etxera eraman zutena eta amak berriz haiei harrapatu ziena. Amak aldizkaria hartu eta sutara bota zuen, baina aurretik aldizkaria orriztatzen du, On Jenaroren gustuak jakiteko.

Karmen apain eta eder jartzen da On Jenarorengana joateko, baina azkenean makillajea kendu egiten du. On Jenarorengana konfesatzera joan eta Nestor herritik bidaltzeko dirua eta laguntza eskatzen dio, ikasketak egiteko. On Jenarok ezer egiterik ez duela esan, baina Karmenek mehatxatu egiten du, Aitorren heriotzan nahastuta dagoela daki eta. On Jenarok men egiten dio. 

XI kapitulua

Amaren deia jasotzen du Nestorrek baserritik. Oilo guztiak akabatuta azaldu dira, lepoa bihurrituta. Nestor iritsi eta ertzainei deituko diela esaten du, baina amak ez du inor ikusi nahi baserrian, nazkatuta dago, oiloekin pila egin eta su ematen die. Nestorrek amari diotso psikologo batena joan beharko litzatekeela, eta amak Nestorri berak ere lagunen batekin, Bertarekin akaso, hitz egin beharko lukeela, barrenak husteko. Nestorrek Bertari deitu, eta ez daki zer esan berari, eta azkenean suizidioa aipatzen dio, genetikoa izan daitekeela esanez.

XII kapitulua

Aitaren pijama handiarekin ohean, izerditan dago Nestor. Amaren begirada oiloak erre bitartean ezindu burutik kendu, erotzen hasia den pentsatzen hasi da. Maindire freskoan bila, Aitorren ondoko ohean sartzen da, eta lo hartzeam amesgaiztoa du, Aitorrekin, presan dagoela ur sakonera bultzatuz eta. Goizean jaiki eta presara doa korrika egitera. Urak oroitaratzen dio Erromako Trevi iturria, han egon baitzen Bertarekin. Txikitan asko ibiltzen ziren presan: Aitorrek itopasak egiten zizkion. Arantxa herriko neskatxarekin ere han maitemindu zela gogoratzen da, baina azkenean Aitorrekin ibiltzen hasi zen, eta berak zeloak sentitu zituen. Amak deitzen dio bazkaltzera jaoteko. Bazkarian, aitaren karteran aurkitutako argazkia jartzen du mahai gainean non bi anaiak agertzen ziren. Amak esaten du Aitor pilotari trebea zela, eta Nestorrek dio beretzat beti izan zela seme kutunena. Amak esaten dio ezetz, eta aurpegiratzen dio Nestorri beti anaiaren itzaletan bizitzea.

Nestor agertzen da klubera eta han txikitako Arantxa ikusten du klubean, prostituta moduan lanean. Bertarekin haserretu da eta horregatik joan da klubera. Arantxarekin oheratzen da eta kokaina hartzen dute biek.

XIII kapitulua

Amarekin haserre, Nestorrek kanpoan afaltzen du, janari txinatarra, eta tabernara doa. Han osaba Estanisekin topatzen da, Estanisek berarekin hitz nahi du, baina Nestorrek ihes egiten dio, lotsagabe horrekin hitz egiteko gogorik ez duelako. Eztabaida txiki bat dute, Aitor eta familiari buruz. Nestor badoa.

Aitor hilik azaldu baino egun batzul lehenago, topo egin zuten bi anaiek. Aitorrek klubean lanean hastea proposatzen dio, neskak eta droga debalde izango dituela, baina Nestorrek ez du nahi. Eztabaidatu egiten dute. Aitor ikusten duen azken aldia da.

XIV kapitulua

Nestor bezperako mozkorraren ajeekin esnatzen da, amak deituta. Orain txakurrak akabatu dituzte, pozoituta. Bertari deitzen dio asaldatuta. Berta azaldu eta berarekin hitz egiten du. Nestor kezkatuta dago, pentsatzen baitu ama bera izan dela txakurrak hil dituena, atentzioa deitzeko. Lur jota ikusten du. Bertak gomendatzen dio margotzen itzultzea, unibertsittaeko irakasle lana uztea eta arropa txukunagoak janztea. Bizitzari aurre egin behar diola. Eztabaidan haserretu egiten dira. Karmenek dena entzun, eta Nestor lagundu dezakeen bakarra Berta dela uste du. Berta ela Neskor elkartzearren prest dago edozer gauza egiteko.

XV. kapitulua

Kortazar eta Ezpeleta Garizmendi-Berrira doaz, Estanisekin hitz egiteko. Estanisek kontatzen die Fermin tabernatik etxera eraman zuela, Fermin hil aurreko bezperan. Kolpea tabernakoekin borrokan hartu zuela dio (tabernakoek ez zuten hori esan). Denbora guztian Estanis laguntzeko prest agertzen da.Tabernakoei galdetu nahi die Ezpeletak, baina Kortazarrek dio ezin dutela, kasua artxibatuta dagoelako.

Adelaren gorpua beilatzen ari da Kortazar ertzaina. Adela bere ahizpa zen, drogazalea, eta bistan ditu drogaren aztarnak gorputzean, eta beste zauri batzuk ere bai. 

XVI. kapitulua

Autoan Ezpeletak kontuak eskatzen dizkio Motzaren tabernan mozkortuta ibiltzeagatik. Kortazarrek esaten dio itsutu egin dela kasuarekin, Estanis putakumea harrapatu nahi duelako. Hain zuzen, Estanisen erruz hilda dago bere arreba Adela.

XVII. kapitulua

Iratik lan egiten duen supermerkatuan erosketak eginda (baina Iratiri kasu egin gabe), Bertaren deia hartzen du Nestorrek, Garizmendira joateko. Erramu hosto eta adarren gainean hezurrekin gurutze zuri bat egina dago baserri ondoan. Ertzainei deitzeko, Berta. Nestor, ezetz. Ama izan ote da? Erotu ote da? Hankezurrak dira. Bertak hezurrak gordetzen ditu. Kartzelan sartzen badute Nestorren errua izango dela dio.  Nestorrek sofan egiten du lo, amaren zelatan.

XVIII. kapitulua

Ezpeleta Motzaren tabernara doa. Galdetzen du ea Ferminek borrokarik izan zuen, hil aurretik han egon zenean. Tabernaria, ezetz. Tabernariak dio Karmen emaztea kaskarin samarra dela, eta apaizarekin eta Estanisekin ote zebilen zurrumurrua zegoela, eta Fermin gai horrekin sutan jartzen zela, eta hala gertatu zela gau horretan. Abel hilerriko langilea Fermin lasaitu nahian ibili zen.

Karmen Nestor semeari heldura doa senarra lurperatzera. Aitorretaz gogoratzen dira. 

XIX. kapitulua

Kortazar eta Ezpeleta hilerrian daude zelatan. Abel enterradorea lanean, eta baita ere Karmen ikusten dute. Harritzen dira Karmen han ikustearekin, senarra eta semea han lurperaturik izanda ere.

XX. kapitulua

Berta eta Nestor Garizmendiko ganbarara igotzen dira, non hezurrak gordetzen dituzten. Bertak kontatzen dio Ferminek aurkitu zuen burezurra gizon batena zela, baina hezur berriak emakume batenak. Bertak autoa hartzera doanean, hezurrak ikusten ditu berriz, gurutzea eginda, besoko hezurrak. Ertzainei ezin diete ja deitu, beranduegi. Berta asaldatuta dago, John Mexikoan da lanean, eta pentsatzen du zergatik ez den berarekin hara joan, ezkontzeko asmoak dituztela gainera.

Karmen semearen gorpua ikusten du depositoan, eta etxera doa ernegatuta, eskopeta hartuta, Fermin eta Estanis akabatu nahian, haiek errudun direla pentsatzen baitu. Nestor azaldu eta lasaitu egin zen. 

XXI. kapitulua

Hezurrak aurkitu eta gero, Nestor ama jasotzera doa supermerkatura eta Bertari buruz galdetzen dio, zergatik ez den bazkaltzera geratu. Nestorrek gogorik ez zuela dio.

Aitor Estanisen klubera agertzen da lanera. Estanis begian ubel batekin ikusten du, neska drogazalea herrian hil eta anaiak kolpea eman diolako. Berak horretan errurik ez duela dio. 

XXII. kapitulua

Karmen, Nestor eta Berta daude Garizmendin. Bertak Karmenen gailetak jaten, egin ohi duen bezala. Karmen ohera doa eta Nestor eta Berta geratzen dira sukaldean hitz egiten. Bertak dio Mexikora doala, Johnekin ezkontzera. Nestorrek ziur dagoen galdetuta, alde egiten du, haserre. Nestor besaulkian geratzen da, lo, baina bijilatzen.

Nestor eta Berta elkarrekin bizi ziren lehen, baina askotan, bereziki anaiaren heriotzaren urtemugan, estresaturik eta hizt egiteko gogorik gabe egoten zen. Bertak lagundu nahi zion baina ezin. Nestorrek ere ez dio laguntzen uzten. Haserretu egiten dira, Nestorrek esaten duelako zer egiten duen berak, Bertak alegia, bera bezalako baserritar batekin. Nestorrek alde egiten du etxetik, baina itzuliko da, beti bezala. 

XXIII. kapitulua

Korrika eginda itzultzen da Nestor baserrira. Amak Bertari buruz galdetu, baina Nestorrek zakar erantzuten dio, haien arteko bukatua dela esanez. Maite duela esaten dion galdetzen dio amak, neskei hori gustatzen zaie eta, eta Nestorrek berriz ea maite zuela esaten zion aitari. Amak, baietz.

Karmen bikiak jaio behar direla sentitzen du. Fermin etorri bezain laster, ospitalera eramateko esaten dio. 

XXIV. kapitulua

Nestor Garizmenditik ateratzen da Bertari deitzeko, amak bazkaltzera gonbidatu duela esateko. Bertak nekatuta dago, ordea, eta ez du nahi, baina orduan Nestorrek hezurrez egindako gerriko moduko bat ikisten du kanpoan, eta etortzeko esaten dio.

XXV. kapitulua

Berta azaldu eta hezurrak desberdinak direla ikusten dute, eta orain gerriko edo forma borobila osatzen dute. Hatzamar hezurrak dira gainera. Pertsona berdina izan ote da horiek eta aurrekoak jarriv dituena? Ganbarara eramaten dituzte hezurrak poltsetan sartuta. Han Bertak aztertu eta pertsona ezberdinenak direla esaten du. Bapatean ganbarako atea ixten dela aditzen dute, eta atera ezinik geratzen dira. Amari oihuka eta kolpeka deitzen diote, baina alperrik. Auto hotsa aditzen dute kanpoan.

Aitorrek lehen aldiz egiten du lo Garizmendi-Berrin, izara leun eta ohe goxo batean. Jaiki eta osabak erakusten dio oilasko-haragia ematen txakurrei. Erakusten dio txakurrek ez diotela kosk egiten jaten ematen dien eskuari, eta lezio hori berak ere ikasi behar duela, berak esandako guztia egin behar duela, leial, txakurrak bezala. 

XXVI. kapitulua

Garizmendira iritsi den autoa ertzainena eta Karmeni galdetzen diote ea zertara joaten den hilerrira. Loreak jartzera dio Karmenek. Abel ehorzlea ezagutzen duen galdetzen diote baita ere, eta berak baietz herriko gizasemea denez. Galdera gehiagorik ez, eta alde egiten dute. Urduri dago, harrapatuta sentitzen da Karmen, ganbaran giltzapean utzi dituen Nestor eta Berta bezala. Basoak eskuetatik erori eta puskak biltzean eskuan estutu eta odola dario eskutik. Ihesbidea prestatuta dauka ordea.

Aitor lanean klubean. Jende inportantea da etortzekoa. Osabak bi neska aurkeztu eta kokaina ematen dio. Osabak Idoia izeneko neskari Aitorrekin egoteko agindua ematen dio. Harekin kokaina hartu eta gero txortan egiten dute.

XXVII. kapitulua

Ganbaran Nestor eta Berta ateratzeko modua bilatzen dute. Leihotik salto egitea arriskutsua denez, beherako zulo batetik i ateratzea erabakitzen dute, arropekin soka eginez. Erdi biluztu, Nestor pixka bat lotsatuta, eta zulotik jaisten hasten direnean, Karmen agertzen da eta harriturik geratzen da Nestor eta berta jarrera horretan ikusita.

Biharamunean osabak pistola oparitzen dio, eta txakurra haragi puska hartzera doanean, tiro egiteko agintzen dio. Aitorrek erreparoak ditu, baina obeditu egiten du. Osabak zoriondu egiten du, aginduak beste ezer ez du egin behar. 

XXVIII. kapitulua

Bertak eskuko zauriak sendatzen dizkio Karmeni. Karmenek dio ez dela gogoratze, nola itxi duen ganbara. Arrautzak eta oiloa erosteko bidaltzen ditu Nestor eta Berta herrira. Familia giroan afaltzen dute. Berta agurtzera doala, elizako ezkilak aditzen ditu, 33 kolpe. Elizara doaz eta Karmen aurkitzen dute, senarra aurkitu zuten leku berean. Karmenek bataiarriko uretan eskuak busti eta buruezurra topatzen du eskuekin. Ikaraturik, Karmen hartu eta etxera eramaten dute.

Txikiak dira Aitor eta Nestor. Amari borma egiten diote: josteko kaxan satitsua (xagu antzeko bat) eta zerbait jostera doanean ama, haurrek esanda, satitsuak salto egiten dio kaxatik. Barrezka egiten dute eta ama ernegatu egiten da. satitsua hartu eta Juandegi baserri abandonatura doaz askatzera, baian Aitorrek orratz batez lotzen du lurrera. Nestor protestaka, baina satitsua askatu eta ihes egiten du. Haren atzetik abiatu, eta kaxa batzuen atzean hauts zuriz betetako poltsak aurkitzen dituzte. Azukrea edo irina izan daiteke, eta amarentzako opari egiteko hartzen dute.

XXIX. kapitulua

Karmenek, Nestorrek eta Bertak Garizmendin egiten dute lo, Nestor beti bezala besaulkian, ama bijilatzen. Aitor eta aita datozkio gogora. Ertzainak datoz goizean elizako ezkil hotsei buruz galdezka. Nestorrek dio ez dakiela ezer, lo zeudela. Sakristauari galdetzeko, baina ertzainek diote hura Kuban dagoela. Ertzainek alde eginda, Bertak dio aurkitutako hezurrak pertsona desberdinenak direla. Elizako burezurra ez aitak aurkitu zuena, horretaz gogoratzen da. Elizako giltza sakristauak eta apaizak dute. Zein izan ote da? Sakristaua Kuban dago. Karmenena joan eta oiloaren bihotza uretan irakiten ikusten dute. Karmenek dio sorginak aurkitzeko dela.

Nestor eta Aitor txikiek irina edo azukrea, benetan kokaina dena, eramaten diote amari. Juandegin aurkitu dutela esaten diote. Amak masaileko bana eman eta aitari ezer ez esateko esaten die. Garizmendi-Berri eraikitzen ari diren tokria hautsa eraman eta osabari itzultzen dio, baina isilik egotearen trukean Karmenek zerbait eskatzen dio, aldizkari bateko zerbait erakutsita.

XXX. kapitulua

Karmen eta Abel eslkartu egiten dira. Karmenek errieta egiten dio, hezurrak kanposantutik hartu eta han hemenka uzteko esan ziola, baina pasatu gabe. Gizonak dio ondo pasatzen ari dela, eta ondo dagoela espektakulu pixka bat. Karmenek agintzen dio hezurren kontuarekin bukatzeko.

Aitor osabaren aginduz trafikante dabil herrian, droga debalde eskainiz aurrena, gazteak drogan harrapatuta gero kobratzeko. Aitorrek Nestorrentzat lana eskatzen du, baian osabak dio intelektualegia dela. Ondoren, gela batean hildako gizon baten gorpuaz libratzeko agintzen dio, beste gizon batekin harreman homosexuala izan du eta gizon hark hil egin omen du. Dena odoletan dago. Aitorrek gorpua  maindireetan bildu eta eraman egiten du.

XXX. kapitulua (bigarrena, akatsa dago liburuan eta XXX. bi aldiz agertzen da)

Nestor eta Berta apaizarengana doaz eta honek esaten die ez dakiela ezer Garizmendiko elizako kanpaiei buruz ezer. Harritu egiten da apaiza, ertzainak galdezka etorri dira eta esan diote Nestorrek eta Bertak ez zekitela ezer, eta nolatan dakite orain? Ertzainak esanda, diote. Apaiza utzi eta elizako giltzei buruz hasten dira hitz egiten: hiru giltza dira, ba sakristauak du, bestea Nestorrek, eta hirugarrena apaizak. Eta amak kopia balu? Ez da harrigarria, amaren jokaera ikusita, bera izatea. Eta hezurrak, orduan? Eta kanposantutik ateratzen baditu?

Karmenek bisitya egiten dio Abeli berriz, kanposantuan. Abelek dio Ferminena sentitzen duela, eta Karmenek erantzuten dio, noski, apustuekin dirua irabazteko bidea ematen zizun laguna zen eta. Karmenek aurpegiratzen dio gainera Aitorren gorpuari erlojua lapurtu izana.  Sutan dago Karmen, eta Abelek lasaitu nahi du, ahal duena egingo duela egindakoa konpontzeko. 

XXI. kapitulua

Nestor eta Berta hilerritik ateratzen dira, ea amak loreak benetan jartzen dituen ikusteko. Lore zaharrak direla ikusten dute. Bertak ganbaratik ateratzeko ideia, biluztearena, berea izateagatik barkamena eskatzen du. Garizmendirako bidean, aitaren autoan, haren arropa zaharrak botatzeko esaten dio. Botatzera doala, detailea ikusten dute: nolatan daude aitaren prakak lokaztuta eta zapatak distiratsu? Asuntoa berehala argitzeko ordua iritsi dela dio Nestorrek.

Karmenek Fermin aurkitzen du sukaldena, eskopeta hortzetan, bere burua akabatzeko prest. Karmenek esaten dio txorakeriarik ez egiteko. Ferminek dio Aitor eta Nestor Estanisen semeak direla eta ez bereak. Karmenek Estanisek eta tabernako lagunek diotena ez sinetsi, diotso. Negarrez dago, Fermin. Karmenek potrorik badu tiro egiteko, baina hor eta une horretan ezetz. Burezurra du eskuan Ferminek, eta arropak lokaztuta, eta esaten dio gizon gizajo hori zein ote den, nork akabatu duen. Lasaitu egiten da, eta Karmenek zapatak garbitzen dizkio. 

XXXII. kapitulua

Garizmendi iritsi eta Karmenek besarkatu egiten ditu. Badakite honezkero Karmen izan dela hezurrak jarri dituena, eta ezkilak jo dituena. Nestorrek Kortazarri deitzen dio dena kontatzeko, etsirik.

Estanisek Garizmendi ondoko hilobia aurkitu eta hezurrak eramaten ditu.  Mozkortuta zegoen Ferminek bere autoan esan dio gauean lehenago. Estanisek egia esan dio Fermini, Aitorrek lurperatu zuela gizona, mutil obedientea zelako. Baina lan zikin horiek ezin jasan eta azkenean hilik agertu zen presan. Adela eta herriko beste joakien heriotza ere drogagatik izan dira, baina seguru da ez dela bere errua. Estanisek Ferminek egindako 33 ezkilak entzuten ditu, bere buruaz beste egin baino lehen. 

XXX. kapitulua (azkena)

Ertzainen autoan doaz Nestor eta Berta, pentsati gertatu den guztiari buruz. Nestorrek esperantza ematen dio Bertari laster Mexikoan izango dela, Johnekin. Bapatean, ke zutabe handi ikusten dute altxatzen, Garizmendi sutan dago. Karmen han egongo den beldurrez daude. Bertak antsietate-krisiarekin ospitalera daramate. Nestor berarekin dago. Berak esaten dio animoa izateko. Gorpu arrastorik  ez dute aurkitu Garizmendin. Nestor klubera doa, eta baserrian aurkitutako letoizko kaxa bat itzultzen dio mespretxuz osabari, non Estanisi Ferminek borrokan kendutako hortza, musuzapi eta aldizkari baten zatia. Musuzapia Karmenek oparitu zion Estanisi, E.A. letrak brodatuta. Aitorrena ezbeharra izan zela ziurtatzen dio osabak, eta bihotzetik sentitzen duela. Nestorri esaten dio orain dirutza kobratuko duela ederra asegurutik, eta Nestor haserretu egiten da, ama galdu duelako. Lasai egoteko dio osabak, ama onik dago eta, Kuban, berarekin tratu hori egin baitzuen, gauzak itsusi jarrita, paper guztiak egingo zizkiola han ezkutuan bizitzeko, haurrek aurkitu zuten drogari buruz isilik egotearen trukean. Sakristaua horregatik dago Kuban, amaren egonaldia prestatzen paperekin. Aldizkari zatian horixe agertzen da, Kubako iragarki bat.

Fermin Garizmendi ondoko elizan dago, ezkilak jotzen behin eta berriz, 33 osatu arte. Bakoitzaren ondoren, bere bizitzaren errepaso trajikoa egiten du, Karmen, Estanis, Aitor, Nestor, beste hainbat gauzekin batera. Azkenean tiro egiten dio bere buruari. 

AMAIERA

Pertsonaiak eta tokiak

  • Fermin Araia, elizan hilda agertzen den baserritarra.
  • Karmen, Ferminen emaztea, gailetak egitea du atsegin.
  • Nestor, Ferminen semea, irakaslea, margolaria, korrika egitea gustatzen zaio
  • Estanis, Ferminen anaia, Garizmendi-Berri klubeko jabea, gaztetan Karmenen mutil laguna, baina zital eta kabroi samarra, Karmen berarekin oheratzeko bakarrik nahi duena. Urrezko hortza dauka, Ferminek emandako ukabilkada batek kendutako hortza ordezteko.
  • Aitor, hilda agertu zen herriko presan, Ferminen semea eta Nestorren anaia bikia, Estanisen klubean lan egiten zuena, hilda agertu zen arte
  • Berta, Nestorren neskalagun ohia
  • John, Bertaren oraingo mutil laguna, Mexikora doa eta harekin elkartu behar da han Berta, ezkontzeko.
  • On Jenaro, herriko apaiza.
  • Sakristaua, Karmenen ihesa prestatzen du.
  • Abel, hilerriko enterradorea, Fermin laguna, eta Karmenekin elkar hartuta dagoena hezurrak atera eta jartzeko.
  • Luis Kortazar eta Eider Ezpeleta, kasua daramaten ertzainak. Ezpeleta oso hotza da, eta zorrotza.
  • Irati, Nestorren neska laguna, baina Nestor uztekotan dagoena. Gutxi agertzen da eleberrian.
  • Garizmendi, Ferminen baserria
  • Garizmendi-Berri, ondoko putetxe-kluba
  • Motzaren taberna, Fermin Araia joan ohi zen taberna. Abel ere hara joaten zen.
  • Hasierako hezurrak, klubean hilik agertu zen tipo batenak dira, Aitorrek han lurperatu zituenak.