6012, Karlos Linazasoro: laburpena

6012 Karlos Linazasoro tolosar (amateur) idazleak 2018 urtean plazaraturiko eleberria laburra da. T herrian (Tolosa hain zuzen, idazlearen jaioterria, hasierako letra horrekin Kafkari keinua eginez) izandako tren istripu baten ondorioz zianurozko bagoi bat iraultzen denean sorrarazitako larrialdiaren gorabeherak kontatzen ditu, larrialdia kudeatu behar duen Tko presidente edo alkate modukoaren ikuspuntutik. Tolosan 1978an zinez izandako istripua da eleberrian kontatzen dena, baina horren inguruko fikzioa osatuz, garaiko trantsizio giroko zertzeladak (absurduak, zoritxarrez) jasoz eta George Orwell Munduen Gerra izenburuko eleberriko elementuak ere (psikosi kolektiboa, ...) ekarriz. Irakurketa errazegikoa, ikastetxeetan gaztetxoei irakurtzeko agintzen zaizkien liburu horietako kutsu argia du. Zoritxarrez, arinkeriaz eta tonua eta haria taxuz asmatu ezinik idatziriko eleberria da, azalekoa eta itxuragabea, idazlearen aitak zinez eta zuzenean bizitako istripua  izan arren, eta horrexegatik maitasun pixka bat handiagoarekin idatzi behar zena. Akats lexiko nabarmenen bat (eta onartezina) ere badu: "Herkulesen frogak" idazten du Linazasorok, proba jarri behar zenean. Penagarriena ordea da hau bezalako liburuak irakurtzeko emanez ezinezkoa dela gaztetxoak literaturara zaletzea.

Laburpena

01:20. Tko presidenteak (alkateak) telefono deia hartzen du etxean. Tren istripua gertatu da Tko geltokitik gertu, larria. Ziztuan doa hara. Iritsi eta berehala esaten diote: 6012 zenbakidun treneko lau bagoi atera dira erraileratik. Laster RENFEko arduradunak, Guardia Zibila, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA eta abar bertaratzen dira. RENFEko ingeniariak ematen du informazoa: iraulitako bagoietako batek zianuro dakar, 55 tona, produktu lehergarria eta guztiz toxikoa dena; bagoia pitzatu eta gasak ihes egin ezkero, erabateko hondamendia sortuko litzateke. Zianuro SODETI enpresarentzat da. Geltokiko bulegoa hartzen dute operazio-zentro gisa, dena koordinatzeko. Presidentea (Iñaki, 46 urte, ezkondua, seme-alabekin) ikaraturik dago. Baina neurriak hartzeko agindu ematen du: inguruko kaleak itxi eta SODETI enpresako arduradunak bilatzeko agindua ematen du, produktuaren ezaugarrien berri izateko. Zinegotzi guztiei deitzen die, ezkerzaleak, batasundarrak, karlistak, ... Eta horien kritikak aditu behar ditu, trena azkarregi zihoala eta, baina ez da horretarako momentua, Iñakik dioenez. Gobernadore zibilaren deia jasotzen du laguntza eskainiz, eskertzen du baina oraingoz ez du ezer behar. Emazteari deitzen dio, egoeraren berri emanez, baina aldi berean lasaituz. Jendea pilatzen hasten da inguruetan, eta presidenteak pasatzen ez utzi eta zisterna hutsik dagoela esateko agindua ematen du.  Ondoan RENFEko ikuskaria (Juan Mari, gizon edadetua) izan du denbora guztian, eta konfiantza hartzen doa harekin, tipo fina eta zentzuduna delako. Hark esaten dio zortea izan dutela, atzeko tren espresoa atzeratuta etorri delako, aspaldiko partez. Talkarik ez da izan, eta horri esker herria salabatu da, oraingoz. Gobernadore militarrak deitzen dio lau edo bost kamioi militar bidaliko dituela esanez, herria ebakuatu beharko balitz jendea garraiatzeko. Onartu egiten du, nahiz eta beldur den jendea militarrekin ikaratu ote den. Zisternak ez du pitzadurarik itxuraz, baina zisterna egin zuten Lyongo fabrikatik bi lagun bidean dira, zianuro hustuketa nola egin behar den esateko. SOTIDE enpresako arduradunaren berririk ez dago oraindik. Une lasai batean, ikuskariak galdetzen dio presidenteari zergatik sartu zen politikan. Iñakik dio pozik biziko litzateke lehen bezala, lanean eta idazteko duen zaletasunareki, bainao aberriaren alde ere lan egin behar dela esanez justifikatzen du hartutako ardura. Batasundarren zinegotzi bat sartu eta guardia zibilaren tratuaz kexatzen da. Iñakik lasaitu egiten du. SODETI enpresako kimikoaren deia jasotzen dute azkekin: bi kamioi sosa kaustiko eta ura behar dituztela dio, zianuroa neutralizatzeko.  Egun argia da honezkero, eta ikuskariarekin bagoiak ikustera doaz. Langileak lanean ari dira inguruetan, trenbidea eta konpondu nahian. Bulegora itzuli eta alderdiko nagusiaren deia pasatzen diote, baina ez du ezer jakin nahi, pikutara bidaliko luke. Egoera kudeatu ezinik sentitzen da Iñaki, baina ikuskariak esaten dio istripua ez dela bere errua izan, eta gauzak pausoz pauso ondo egiten ari dela. Etxera deitzen du berriz Iñakik eta emazteak esaten dio herri guztiak dakiela zer gertatu den eta eskolara ez joateko agindua eman dutela. Bizilagun guztiak galdezka ari zaizkiola, telefonoz deika, presidentearen emaztea denez, gertatuaren xehetasunak jakiteko. Jendea izututa dagoela esaten dio. Emaztea lasaitu egiten du Iñakik eta geroago deituko diola.

Goizeko 9ak dira. Iñakik bere egoezina azaltzen dio Juan Mari ikuskariari. Juan Marik lasai egoteko, eta zuhurtziaz jokatzeko esaten dio, eta komeni dela herria ez beldurtzea. Horretarako prentsaurrekoa egiteko aholkua ematen dio, kazetariekin eta telebistarekin, bera zisterna ondoan jarriz, egoera hain larria ez dela erakusteko. SODETIko bi kimikoak heltzen dira, eta zisterna miatu ondoren, zianuroa beste zisterna batera basa behar dela diote, baina horretarako zianuroa duen zisterna ez dela mugitu behar, lehertzeko arriskua dago eta. Inguruko etxeetako jendea ebakuatu behar dela diote, badaezpada ere. Orendaingo Aita Eskolapioen etxera eramango dituzte. Zisternaren fabrikatzaileak ere heltzear daude. Baina Iñaki oso urduri dago, egoerari aurre egin ezinik. Juan Mari berriz lasaiago dago, egin beharrekoa egin behar da eta kitto. Iñakik Juan Mariren jarrera txalotzen du, baina Juan Marik aitortzen dio ez duela ezer galtzeko, minbizi sendaezina duelako eta hilabete gutxitan hilko dela dakielako. Iñaki hunkitu egiten da aitorpenarekin eta besarkada ematen dio Juan Mariri. Alderdiko buruak deitzen dio Iñakiri (bigarren aldia da), baina une horretan bera ez dagoela esateko agindua ematen du. Iñakik ez du batere gogoko alderdiko burua, ergel hutsa baita.

Zisternaren fabrikatzaile frantsesak heltzen dira. SODETIko kimikoekin zisterna aztertzen dute, eta ondorio berera heltzen dira: zisterna ezin da mugitu, eta zianuroa beste zisterna batera pasa beharko da, baina kontuz, edozien mugimenduk leherketa eragin dezakeelako. Zisterna aldaketa egiteko, alkateak baietza ematen du. Istripuari beste ezusteko bat gehitu behar zaio: inguruetako jendearen ebakuazioan, gizon bat guardia zibilen aurrean uruduri jarri, eskopeta atera eta tiroka hasi da, guardia zibilak ostera tiro egin eta gizona larriki zauritu du. Iñaki sutan jartzen da: guardia zibila istiulu eta ezusteko guztien tartean egon behar! Eta gainera herriko batasundarrek hori salatzeko manifestazioa deitu dute. Juan Marik istripuan zentratzeko aholkua ematen dio Iñaki presidenteari. Iñakik arrazoia ematen dio. Guardia zibilak zauritutako gizona hil egiten da, ordea, eta Iñaki hautsita geratzen da. Hoztasunez, gobernadore zibilari deitu eta heriotza biharmanuera arte isilpean edukitzeko eskatzen dio, herria ez asaldatzeko. Dena pasatzen denean, bereak eta bi esango dizkio ordea gobernadoreari.

Prentsaurrekoan, Iñaki zisterna ondoan jartzen da eta lasaitasuna eskatzen du, egoera larria izan arren, lanean ari dira dena kontorlpean izateko. Kazetariek eta lebistako langileek oso ondo egin duela esaten diote. Iñaki geltokiko bulegora itzultzen da, han lasaiago dago, babesean. Juan Marirekin lortu duen konfiantza eta gertutasuna eskertzen ditu. Juan Marik berri txar bat ematen dio ordea, Orendainera ebakuaturiko jendea zeramaten autobusteko batek istripua izan du , eta txoferra zauritu eign da, baina bidaiariak ondo daude. Eskerrak autobusak arbol baten aurka jo duen, bestela amildegiran behera joango zen!  Lur jota dago Iñaki eta Juan Marik animatu egiten du. Iñakik deitu egiten du Orandainera, eta ospitalera, berriak jasotzeko.

12:00ak. Iñakik berak emandako prentsaurrekoa ikusten du telebistan. Iñakik herritarrak lasaitzea nahi du, eta Juan Marik baietz, lasaituko direla, ausardiaz jokatu duela telebista aurrean. Sendo ikusten Juan Marik Iñaki, lur jota egon arren, eta hala adierazten dio berari. Horretan ari direla, leihotik begiratu eta hildako herritarra dela eta guardia zibilaren aurkako manifestazioa ikusten dute. Manifestariek auto bat erretzen dute, eta guardia zibilak bortizki erantzuten du, tiroka. manifestario batzuk gogor kolpatzen dituzte. Presidentea leihotik atera eta guardia zibilei gelditzeko esaten die, kapitainarekin hitz egin nahi du baina guardia zibilek diote larrua jotzen egongo dela. Bost lagun atxilotu dituzte guardia zibilek. Guardia zibil batek begia galdu du istiluetan. Presidenteak kapitainari deitzen dio, baina ez du aurkitzen. Gobernadore zibilari deitzen dio, eta atxilotuez galdetzen dio, kezkatuta odoletan zeramatzatela ikusi duelako. Tratu ona emango zaiela espero duela esaten dio gobernadoreari, gobernadoreak ziurtatu egiten dio guztiz ongi tratatuak izango direla, baina presidenteak izandako tortura kasuak gogorarazten dizkio. Gobernadoreak diktadurako praktikak baztertzeko ahalegin guztiak egin dituela ohartaratzen dio, baina auto errearen eta guardia zibil zaurituaren errudunak aurkituko dituztela ziurtatzen dio. Gobernadorearekin hitz egin eta gero, Juan Marirekin hizketan hasten da: Iñaki ziur dago kuartelean egurra emango dietela bost atxilotuei; Juan Marik esaten dio kontu horretan sorgin-gurpil batean sarturik daudela, borroka armatuak errepresioa dakarrela, eta errepresioak borroka armatua areagotu.

Emazteak deitzen dio Iñakiri. Jendea alde egiten ari da herritik, eta izua zabaltzen ari da. Jende guztia deika ari zaio etxera, argibideak eskatzen. Negarrez hasten da emaztea eta Iñaki lasaitzen saiatzen da. Ondoren, udaletxera deitzen du baina inork ez du hartzen. Udaltzainen kaboak azkenik esaten dio udaletxeko langileek lanera ez joatea erabaki dutela, eta zinegotziak ere desagerturik daudela.

Istripu-tokira joan eta teknikoek larrialdi hiru fasetan konponduko dutela adierazten diete: aurrena, zisterna berria heldutakona, azidoaren %70a pasako dute zisterna berrira; gero, zisterna zaharra bere posizio arruntean jartzen saiatuko dira, eta azkenik geratzen den azidoa kenduko diote. Hiru fasetan hilgo direla dio txantxetan Iñakik, baina Juan Marik minbizia duenez, segituan damutzen da eta txantxa besterik ez dela esanez desenkusatzen da. Juan Marik esaten dio Iñakiri beldurra eta sinesgaiztasuna, gauzak ongi aterako direlako konfiantza alegia, nabaritzen dizkiola. Haien hizketa kaboak eteten du: herrian zehar ibili dira, eta kaleetan ez dabil inor, basamortua dirdui herriak. Jendea larri joan dela udalera ea zergatzen den galdetzera, oso urudi eta bi udaltzain larri zauritu dituztela, buruan kolpe menada. Izua erabatekoa da herrian, eta herritarrak sakabanatzeko tiro egin behar izan dute. Gainera presidenteak bere familiarekin alde egin duelako zurrumurrua zabaldu da. Presidenteak beste prentsaurreko bat ematea erabakitzen du. Une horretantxe heltzen da gainera zisterna berria.

Prentsaurrekoan zisterna berria iritsi dela, eta lanak aurrera doazela dio presidenteak, telebistako kameren aurrean, bere atzean zisternak dituela. Espero du bere hitzekin herrikideak lasaitu eta bortxakeria gehiago ez egotea.

Zisterna aldaketarekin hasten dira teknikoak. Alderdiko buruak deitzen dio (berriz!?). Juan Marirekin kanpoko teknikoen profesionaltasuna goraipatzen du. Hortik gutxira, kirats sarkorra nabaritzen dute airean. Kimikoa datorkie korrika esaten, ihes txiki bat izan dutela, baina kontrolatu dutela eta laster sakabanatuko dela airean. Iñaki etsitzeko zorian dago, baina Juan Marik animoak ematen dizkio, Herkules bezala aurrera egin behar duela.

Kaboa etortzen dsa berriz, eta herrian izua eta psikosia nagusitu dela dio. Jende guzti guztia ihesi doa, lau norabideetan. Prentsaurrekoak ez du eraginik izan. Gainera Nafarroako mugako tunelean istripua izan eta su hartu auto batek, barruan jende asko geratu da harrapaturik. Presidenteak bideak ixteko agindua ematen du. Kaboak esaten dio gainera herriko dendetan lapurretak egon direla, bitxidenda batean bitxiak eraman eta besteetan hartu dutela. Zinegotziak alde eginda daude. Gobernadore zibilari deitzen dio presidenteak laguntza eske. Gobernadoreak Nafarroako tunelaren istripuaren larritasuna aipatzen dio. Hitz ematen dio arduratuko dela egoeraz, eta presidenteari istripuko zisternaz arduratzeko eskatzen dio, ordena publikoa bere kontu uzteko. Presidenteak kezka dago ekarriko dituen guardia zibilien jarreraz. Juan Mariri bere egonezina azaltzen dio, istripuak herrian nolako ondorioak sortu dituen ikusita. Juan Marik erantzuten dio ez dela bere errua izan, eta orain bere lana istripua ahalik eta ondoen kudeatzea dela, erru sentimendua gainetik kentzeko. berehala, kaboak jakinarazten dio 80 guardia zibil iritsi direla herrira. Kaboak esaten dio ez dakiela zer egin, ihesi doazen autoak gelditu ala atzera etxera bidali. Presidenteak kaboaren esku uzten du erabakia. Kaboak esaten dio azkenik lapurrak harrapatu dituztela.

20:00ak. Eternitate bat pasa dela iruditzen zaio presidenteari. Lehen fasea gainditu dute teknikoek eta orain istripuko zisterna bere tokian jarri behar dute. Presidentea errudun sentitzen da emaztearekin eta seme alabekin ez akordatzeagatik. Juan Marik lasaitu egiten du alde horretatik, normala dela egoera horretan. Presidenteak besarkatu egiten du Juan Mari ikuskaria, bere ondoan egon eta sostengua emateagatik denbora guztian. Zerbait jaten dute elkarrekin. Azkenean, 22:00ak aldera, operazio guztia ondo atera delako berria komunikatzen diote teknikoek. Etxera deitzen du berria emateko. Berria zabaltzeko agindua ematen du, komunikabideetan, gobernadoreari, ... Bulegora itzuli eta ez du ikusten Juan Mari, bakarrik hark idatzitako oharra mahai gainean: "salbatu gara". Ondoko komunean urkatuta, bere buruaz beste eginda, aurkitzen du Juan Mari. Emozio izipirik gabe, dena jaso, argia itzali eta alde egiten du.

AMAIERA

Pertsonaiak eta beste

  • Tolosako presidentea, Iñaki izenekoa. Herria gobernatzen duen gestorako presidentea da 1978an, herrian artean alkaterik ez zegoenean. Ezkonduta eta seme alabak ditu. Istripuari aurre egin ezinik ikusten du bere burua, baina beti hartuko ditu erabaki zuzenak, Juan Mari ikuskariaren laguntzarekin.
  • Juan Mari, Renfeko ikuskaria. Harreman estua izango du azkenik Iñakirekin, eta haren sostengu nagusia izango da larrialdia dirauen orduetan zehar. Azkenean suizidatu egiten da, minbizia duela jakitun, Iñakirekin zuen misioa burututa.
  • Udaltzainen kaboa, presidentearekin harreman estuena duen udaltzaina.
  • SODETI, zianuroa jaso behar duen enpresa.
  • RENFE, trenbide enpresaren izena.
  • Batasundarrak, garaiko ezker abertzalea.
  • Gobernadore zibila, probintzian ordena publikoa mantentzeaz arduratzen den estatuko ordezkaria eta guardia zibilen buru nagusia. Eztabaidak izango ditu presidentearekin.
  • Zianuro edo azido zianhidrikoa, istripuko zisternak garraiatzen duen gai kimikoa, oso arriskutsua, pozoitsua eta lehergarria.