78ko erregimena Espainiako Trantsizioaz geroztik Espainian indarrean dagoen sistema politikoa izendatzeko (ikus, baita ere, erregimen politikoa) 2010eko hamarkadaz geroztik ezker politiko erradikaletik aipatzen den termino gaitzesgarria da. Horren arabera, 78ko erregimena elite politiko baten eta pribilegiodun klaseen mesedetan dagoen sistema politikoa da, itxuraz soilik demokratikoa, eta finean erregimen frankistaren jarraipena da, besteak beste Espainiako monarkia Francisco Franco diktadoreak berak proposatu eta onetsitako instituzioa delako. Batzuen arabera, 78ko erregimena adierazle hutsa litzateke, edukirik gabekoa, lausoa eta anbiguoa, baina aldi berean baliagarria sistema politiko osoa mugarik kritikatzeko.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Trantsizio politikoaTrantsizio politikoa herrialde batean gertatzen den erregimen politikoaren aldaketa da, bereziki erregimen totalitario edo diktadura batetik erregimen demokratiko batera gertatzen denean, giza eskubideak errespetatuz eta zuzenbide estatua bermatuz.…
Oposizio politikoaOposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente…
Taktizismo politikoaTaktizismo politikoa politikariek eta alderdi politikoek euren helburu propio, pertsonal eta korporatiboak lortze aldera garatzen duten jokabidea da, epe laburreko abantailak bilatuz, norberaren konbikzioak alde batera utziz eta…