a itsasia

a itsasia edo a organikoa euskaraz kasu markarik gabe ere bukaeran berezko "a" bokal batez bukatzen diren hitzak dira; adibidez aitona, amona, arbola, arnasa, bidaia, burdina, eliza, neska,  ...

Hitz elkarketan, eta Euskaltzaildiaren gomendioei jarraiki, a itsasia kasu hauetan galtzen da:

  • -ia letrekin bukatzen diren hitzak: biologi azterketa, autonomi elkartea, bidai agentzia, ortografi arauak, ...
  • eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitzekin eta horiekin bakarrik osatzen diren hitz konposatuak: burdin aroa, natur elkartea, literatur lehiaketa, hizkuntz proba, eliz historia.1

Erreferentziak

1.
HITZ ELKARTUEN OSAERA ETA IDAZKERA. Euskaltzaindia. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0025.pdf. Accessed 2018.