Abantaila konpetitiboak

Enpresa batek abantaila konpetitiboa eskuratu duela esaten da, lehiakideek baino errentagarritasun handiagoa lortzeko estrategia garatu duenean,  zehatzago bere errentagarritasuna inbertitutako kapitalaren aukera-kostuaren gainetik dagoenean. Beraz, abantaila konpetitiboa enpresak balioa sortu eta eskuratzeko ahalmen diferentzialarekin loturik dago. Abantaila konpetitiboaren kontzeptua Michael Porter kudeaketa-adituak asmatu zuen, 1980an plazaratu zuen Competitive Strategy liburuan. Porteren arabera, abantaila konpetitiboa eskuratzeko bi funtsezko modu, bi estrategia konpetitibo alegia, daude:

  • kostu-abantaila, enpresak kostuak murriztea lortzen duenean;
  • desberdintze-abantaila, enpresak besteen desberdina den produktu edo zerbitzua eskaintzen duenean.

Porterrek abantailara iristeko hirugarren estrategia bat eman zuen, aurreko bien tartean, fokalizazio izeneko, merkatuen segmentazioarekin loturik dagoena, baina finean lehenengo bi estrategien kasu berezia dena, azkenean beti kostuetan edo desberdintzean helduko baita abantailara.1

Erreferentziak