Absolutismo morala (etika absolutista)

Agian absolutismoa erregimen politiko moduan bilatzen ari zinen.

Absolutismo morala edo etika absolutista gure jokabidea ona edo txarra den ezartzen duten printzipio, irizpide eta arau moralak daudela, zirkunstantziak eta kasuan kasuko egoerak eta ondorioak kontuan hartu gabe, baieztatzen duen doktrina etikoa da. Adibidez, kasu guztietan hiltzea debekaturik dagoela ezartzen denean, absolutismo morala jarraitzen ari gara. Horrela, etika absolutistan baieztapen edo proposizio guztiak egiazkoak edo faltsuak dira, eta ezartzen diren printzipioak finkoak, aldaezinak eta unibertsalak dira.