Abstrakzioa (filosofia)

"Abstrakzio artean" bilatzen ari zinen beharbada. Horri buruz, jo ezazu artikulu honetara: Arte abstraktua.

Etimologiaz, abstrakzioa antzinako grezieratik eratortzen den hitza da, "objektu bati zerbait kendu" zein "aukeratu" adierazten duena literalki. Filosofian, esperientziatik kontzeptuak sortzeko prozesua da abstrakzioa, eta gizakiaren ezagueraren eta adimenaren funtsezko trebeziatzat hartu ohi dena. Abstrakzioaren xedea objektuetatik gure helburuetarako soilik beharrezkoak diren ezaugarriak atxikitzea izango litzateke. Greziar filosofian kokatu behar da abstrakzioaren abiapuntua: Platonen formak edo ideiak objektuen abstrakzioa dira. Aristoteles izan zen ordea abstrakzioari buruzko hausnarketa sakona egin zuena; hiru abstrakzio mota bereizi zituen: abstrakzio fisikoa, non objektu indibidualei euren atributu bereziak erauzi egiten den, baina euren materialtasuna atxikiz; abstrakzio metafisikoa, non objektuei  materialtasun osoa kentzen zaien; eta abstrakzio matematikoa, non ezaugarri sentsorialak baztertu, eta ezaugarri adigarri eta ulergarriak bakarrik atxikitzen diren. 1 Kantek definitutako noumeno eta fenomenoetan, noumenoak zentzumenetatik guztiz banandu edo abstraktutako objektu moduan definitzen dira, abstrazio erabatekoak, ulermen erabatekoak.2 Hegel-ek, ordea, muturreko abstrazioa ukatu eta arrazionala erreala eta erreala arrazionala dela baieztatu zuen, mundu fenomenologiko edo esperientziakoaren eta kontzeptualaren arteko bereizketa baztertuz; absktrazioa osotasunetik zatiak bereiztea zeraman prozesua besterik ez zen bere hitzetan, azkenean objektu errealak baliorik gabe uztea ekartzen duena. 1

Erreferentziak

1.
Abstraction in Artificial Intelligence and Complex Systems. Springer Science & Business Media; 2013.
2.
The Revolutionary Kant: A Commentary on the Critique of Pure Reason. Open Court; 2013.