Abzisa eta ordenatua

(2,3) puntuaren abzisa 2 da, eta 3 ordenatua.

Abzisa-ardatza eta ordenatu-ardatza, labur abzisa eta ordenatua ere deituak, kartesiar koordenatuetako ardatzak eta puntu jakin batek ardatz horietan dituen koordenatu zehatzak dira. Abzisa ardatz edo koordenatu horizontala da, orokorrean x hizkiarekin adierazten dena, eta ordenatua ardatz edo koordenatu bertikala, y hizkiarekin adierazia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, abscisa y ordenada.