Adanismoa

Adanismoa baliagarriak izan daitekeen aurrekariak (esperientzia, besteen ekarpenak, baliabideak, ...) kontuan hartu gabe eta haiek baztertuz,  ideiak, teoriak, proiektuak eta orokorrean ekimen berriak garatzeko joera orokorrean gaitzesgarria da, norberaren sormena eta ahalemak goraipatu, eta lagungarri izan daitezkeen beste guztiak mespretxatuz. Erabiltzen da halaber ideia, kontzeptu eta dena delako berria asmatzen lehenengoak direla (Adan moduan) uste dutenen jarrera izendatzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, adanism; gaztelaniaz, adanismo.