Adiera literala (hitzez hitzezkoa) eta irudizko adiera

Adiera literala edo hitzez hitzezkoa eta irudizko adiera hitz, esamolde edo esaldi batek eduki ditzakeen esanahi desberdinak dira. Hitzez hitzezko adiera edo adiera literala berezko esanahia da, jatorrizkoa, arrunta eta berehalakoa: adibidez, "zerua" lurretik ikusten den airea edo atmosferaren zatia da hitzez hitzezko adieran. Aldiz, irudizko adieran ideia edo kontzeptu bat beste kontzeptu baten bitartez adierazten da, antzekotasuna edo eremu semantikoaren berdintasuna baliatuz: adibidez, "zerua" norberarentzat airea bezain garrantzitsua den pertsona bat izendatu dezake irudizko adieran. Adiera literala denotazioarekin loturik dago, eta irudizko adiera konnotazioarekin.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, literal sense and figurative sense; gaztelaniaz, sentido literal y sentido figurado.